Parte-hartze prozesuaren faseak
-
1. DIAGNOSTIKOA EZAGUTU ETA ABERASTEA
- Lanketa teknikotik eratorritako behinbehineko diagnostikoa ezagutarazi.
- Diagnostiko hori herritarren, udal teknikarien eta ordezkari politikoen pertzepzio eta ekarpenekin osatzea eta aberastea.
- Diagnostiko horren inguruko irakurketa kualitatibo partekatua egitea.
Informazio gehiago -
2. ETORKIZUNEKO ERRONKAK MARKATZEA
- Herritarren ekarpenekin osatutako diagnostikoa (Ekarpen txostena) partekatzea.
- Diagnostiko osatuaren balorazio partekatua egitea, Garapen Jasangarriko Helburuekiko egoera aintzat hartuta.
- Lehentasunezkotzat jo behar diren Garapen Jasangarriko Helburuak modu partekatuan aukeratu.
Informazio gehiago -
3. EKINTZA PLANA ZEHAZTEA
- Ekintza planaren lehen bertsiorako hurbilpena egitea eta ezagutaraztea.
- Ekintza planeko kontraesanak detektatu eta programak lehenestea, herritar, udal teknikari eta ordezkari politikoen ekarpenekin.
- Ekintza planeko programetan sakontzeko ideiak jasotzea.
Informazio gehiago -
4. PLANAREN EXEKUZIOAREN JARRAIPEN-MODUA IRUDIKATZEA
- Behin betiko Zarautz 2030 ekintza plana ezagutaraztea.
- Herritarrekin, udal teknikariekin eta ordezkari politikoekin ekintza planaren eta partaidetza prozesuaren balorazioa egitea.
- Ekintza planaren exekuzioaren jarraipena modu partehartzailean nola egin hausnartzea.
Informazio gehiago
Parte-hartze prozesuaren amaiera