1. Ekarpenak bildu
Hirigintza eta Ingurumen Departamentuak ordenantzaren testu berria idatzi du; zatirik handienean oraindik indarrean dagoen ordenantzak ezarritakoa jasotzen du, eta garrantzi gehien duten aldaketak honakoak dira:
a.- Etxebizitza bihurtzeko onartutako gune eta lokalen zerrenda. 12-1 areako –Zelaieta- lokal batzuk sartu dira. Bestalde, indarrean dagoen ordenantzan adierazitako gainontzekoak jarraituko dira izaten etxebizitza bihurtzeko onartutako guneak, baina horietan handitu egingo da etxebizitza egokitzeko lokalen zerrenda.
b.- Ordenantza eguneratzea. Esan den bezala, ordenantzaren hainbat artikulu berrikusi dira, hala gai teknikoak nola juridikoak, 10 urte baino gehiago duen testua eguneratu eta egokitzeko. Ondorengo ataletan egindako aldaketak nabarmentzen ditugu:
1.- Kapitulua (arau orokorrak). 3. artikuluan araututako etxebizitza sarbidearen baldintza fisikoak eta beste erabilera batzuen arteko bateraezintasunak….
2.- Kapitulua (bizigarritasun baldintza teknikoak). 8. artikuluan -pribatutasuna eta segurtasuna- jasotako baldintza batzuk kendu egin dira
4. Kapitulua (prozedura arauak). 14. artikuluan -esleipenduna izendatzea- araututako prozeduran protagonismo handiagoa eman zaio erabilera-aldaketaren sustatzaileari.
-
Proposamena jaso
Data:2021/01/15
