Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Zarauztar orori
Antolatzailea Zarauzko Udala
Testuingurua
Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren bidez Zarauzko Udalak hausnarketa partekatuko prozesua abiatu du 2030 Agenda globalaren markoan etorkizuneko Zarautz irudikatu eta horretara begirako ekintza plana diseinatzeko.
Lanketa horrek 3 lan ildo nagusi izango ditu:
- Lanketa teknikoa, 2030 Agendako 17+1 Garapen Jasangarriko Helburuen eta beren adierazleen araberako azterketa teknikoa.
- Partaidetza, udal barruko ordezkari politiko zein udal teknikariena eta herritar norbanakoena zein eragileena, elkarri entzunez etorkizuneko Zarautz irudikatzeko prozesua partekatua izan dadin.
- Komunikazioa, 2030 Agendaren erronka globalak eta hausnarketa prozesua bera Zarautzen lurreratu eta zarauztarrengana helarazteko eta, era berean, zarauztarren prozesurako ekarpenei bide emateko.
Zer eta nola egingo dugu
Partaidetza prozesua batik bat entzute ariketa gisa planteatu dugu. Horrela, hainbat ekinbide eta partaidetza kanal jarriko ditugu martxan:
- Partehartze espazio irekiak egongo dira (presentzialak eta telematikoak) eta edozein zarauztarrek parte hartu ahal izango du horietan.
- Berariazko entzute espazioak eratuko ditugu: partehartze espazio irekiez gain, zarauztarren artean dagoen aniztasuna aintzat hartuta, Udalak ariketa proaktiboa egingo du pentsaera eta joera desberdinetako zarauztarren iritzia entzuteko berariaz egituratuko diren hainbat entzute espaziotan.
- Udal barruan ordezkari politiko guztien eta udal teknikarien foroak abiatu ditugu, 2030 Agendaren ulermen partekatua eta plan estrategikoari begirako bideratzeko.
Parte-hartze fase hauek irudikatu ditugu:
- Otsaila: DIAGNOSTIKOA EZAGUTU ETA ABERASTEA
- Martxoa: ETORKIZUNEKO ERRONKAK MARKATZEA
- Apirila-maiatza: EKINTZA PLANA ZEHAZTEA
- Ekaina: PLANAREN EXEKUZIOAREN JARRAIPEN-MODUA IRUDIKATZEA
Prozesuan parte hartzeko kanal hauek dituzu eskuragarri:
- Modu presentzialean:
- Partaidetza bilera irekiak (presentzialak)
- Zarautz2030 bulegoan (Zarautzlur) eta (kaleko) postontzietan
- Modu telematikoan:
- Iradokizunen postontzia
- e-mailez (partehartu@zarautz.eus)
- telefonoz (943 00 51 59)
- Parte-hartze webgune honen bidez
Bideoa ikusteko sakatu hemen.
Prozesuaren baldintzak
Hauek dira partaidetza prozesuaren baldintzak:
- Edozein zarauztarrek parte hartu ahal izango du prozesuan.
- Partaidetza espazioak, irekiak zein berariazkoak, entzute ariketa gisa planteatu ditugu; beraz, izaera kontsultiboa izango dute.
- Ekintza planaren behin betiko zehaztapena eta horren gaineko erabakia Udalbatzaren eskuetan egongo da.
