Parte-hartze prozesuaren oinarrizko datuak
Nori zuzendua Herritar orori
Antolatzailea Zarauzko Udala
Testuingurua
Zarauzko Udalak, 2010eko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, onartu egin zuen lokalak etxebizitza bihurtzeko udal ordenantza. Bertan, erabilera-aldaketa hori ezartzeko jarraitu beharreko irizpideak jasotzen dira, baita horretarako egokiak diren eremuak ere.
Zarauzko higiezinen parkean merkataritza itxaropenik gabeko lokal huts asko zeuden. Egoera horrek bultzatu zuen Zarauzko Udala eremu jakin batzuetan lokalen erabilera etxebizitzara aldatzea baimentzera. Hala ere, jarduera hori mantendu nahi zen merkataritza-jardueraren babesarekin uztartu behar zela ulertu zen.
Testuinguru honetan, ez da beharrezkoa ikusi ordenantza oso modu sakonean aldatzea, bai ordea garrantzizko aldaketaren bat egitea eta, bide batez, ordenantza eguneratzea. Hala, Hirigintza eta Ingurumen Departamentuak ordenantzaren testu berria idatzi du eta, zatirik handienean, oraindik indarrean dagoen ordenantzak ezarritakoa jasotzen du.
Zer eta nola egingo dugu
Ordenantzaren berrikusketa jendaurrean egongo da urtarrilaren 15a bitartean, herritarrek euren ekarpenak egin ahal izateko. Hauek Udaleko Hirigintza departamendura bideratu beharko dira, hirigintza@zarautz.eus posta elektronikoan edo Herritarren Arreta Zerbitzuan erregistratuta, Kale Nagusian.
