Web edukia bistaratu

Kultura sormeneko proiektuak: ikus entzunezkoak, arte plastikoak, musika, dantza…

Kontaktua

NON ESKATZEN DA

Aurrez aurre

  • HAZ
    • 20800 ZARAUTZ
    • Ordutegia:
      • Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00
      • Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00 

Erregistro elektronikoz

 

​ INFORMAZIO GEHIAGO

Kultura Departamentuan

Telefonoa: 943 00 51 20

E-posta: kultura@zarautz.eus

Informazioa

NORK ESKA DEZAKE

Kultur jarduera edo programetarako dirulaguntza horiek Zarauzko irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte, legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak, behar den IFZ dutenak eta beren jarduera batik bat Zarauzko udalerrian garatzen dutenak.

 

KULTURA-SORKUNTZAKO PROIEKTUETARAKO dirulaguntzak gutxienez 31 urte dituzten pertsona fisiko edo juridikoek eskatu ahal izango dituzte. Taldean aurkezten badira, kideen hiru laurdenek bete beharko dute baldintza hori.

 

ZENBATEKOA

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren aurrekontuaren % 75 gaindituko.

 

DIRULAGUNTZA EMATEKO IRIZPIDEAK

Aurkeztutako proiektuak baloratzeko erabiliko diren irizpideak honako hauek izango dira.

Gehienez 50 puntu lor daitezke, eta gutxienez 25 lortu behar dira proiektua diruz laguntzeko:

  1. Aurkeztutako proiektuaren interesa, kalitatea:  gehienez 15 puntu.
  2. Proiektu berean bi kultur disziplina edo gehiago erabiltzea: gehienez 10 puntu.
  3. Zarauzko kultur arloari ekarpena egitea: gehienez 5 puntu.
  4. Sormen arloan berria izatea: gehienez 5 puntu.
  5. Genero ikuspegia, gizarte bazterkeria egoeran edo arriskuan dauden pertsonen errealitatea kontuan hartzea: 5 puntu; betetzen ez bada: 0 puntu.
  6. Proiektua euskara hutsean garatzea: 5 puntu; betetzen ez bada: 0 puntu.
  7. Zarautzen erroldatua izatea gutxienez bi urtez: 5 puntu; betetzen ez bada: 0 puntu.

 

Deialdian kontsignatutako kreditua nahikoa bada ezarritako baldintza guztiak betetzen dituzten aurkeztutako eskaera guztiei erantzuteko, ez da beharrezkoa izango norgehiagoka prozeduraren hurrenkera jartzea.

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredua behar bezala beteta (E-01C agiria): eskatzailearen datuak eta eransten diren dokumentuak adierazita.
  • Hizkuntza ofizialen aurreikusitako erabilera agiria (E-02 agiria)
  • Zinpeko aitorpena (E-03 agiria)
  • Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

 

DIRULAGUNTZA ZURITZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK (2022ko urtarrilaren 31 baino lehen)

  • Egindako jardueren memoria.
  • Memoria ekonomikoa: gastu eta diru-sarreren eta jasotako beste dirulaguntzen zerrenda sailkatua (E-04 eredua) eta gastuen agiri originalak.
  • Hizkuntza ofizialen benetako erabileraren dokumentua (E-05 eredua)
  • Behar izanez gero, dokumentazio osagarria.

Deskargatzeko

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010