Web edukia bistaratu

Kultur trukeko eta senidetzeko jarduerak

Kontaktua

NON ESKATZEN DA

Aurrez aurre

  • HAZ
    • 20800 ZARAUTZ
    • Ordutegia:
      • Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00
      • Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00 

Erregistro elektronikoz

 

​ INFORMAZIO GEHIAGO

Kultura Departamentuan

Telefonoa: 943 00 51 20

E-posta: kultura@zarautz.eus

Informazioa

NORK ESKA DEZAKE

Dirulaguntza horiek irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte, legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak, behar den IFZ dutenak eta beren jarduera nagusiki Zarauzko udalerrian garatzen dutenak.

 

GEHIENEZKO KONTZEPTUAK ETA ZENBATEKOAK

 

1) Trukeak hiri senidetuetako elkarteekin:

Zarauzko elkarteak hiri senidetuak bisitatzeko:

Kontzeptu hauek ondorengo kopuruekin lagunduko dira:

  • Hiri senideturaino egindako joan-etorrien gastuen % 50.
  • Hiri senidetuan egingo diren kultura-jardueretatik -museoetako sarrerak, etab.- sortutako gastuei aurre egiteko kantitate bat. Kantitate hori kultura-jarduera horiek egin direla egiaztatzen duten gastuaren frogagiriak aurkezten direnean onartuko eta ordainduko da.

 

Hiri senidetuetako elkarteak Zarautz bisitatzeko:

Kultur trukea egiten duen hiri senidetuko elkarteak Zarauzko elkarteari sortutako gastuen % 50eraino lagunduko dira diruz, aurrez gastu horiek egiaztatzen dituen gastuaren frogagiriak aurkezten badira eta 300 euroko mugaraino.

 

2) Trukeak senidetu gabeko udalerrietako elkarteekin:

 

Zarauzko Udalak bere gain hartuko ditu ondorengo kantitateak kontzeptu hauengatik:

  • Xedeko udalerrirainoko joan-etorrien gastuen % 50 (900 euroko mugaraino).
  • Senidetu gabeko hirian egingo diren kultur jardueretatik —museoetako sarrerak, etab.— sortutako gastuei aurre egiteko kantitate bat. Kantitate hori kultur jarduera horiek egin direla egiaztatzen duten gastu-frogagiriak aurkezten direnean onartuko da.

 

ESPRESUKI dirulaguntza mota horren EMAKIDATIK KANPO utziko dira ostatu- eta mantenu-gastuak, izan ere, senidetzeen filosofiaren arabera, bidaiatzen duten elkarteko kideek hiri senidetuko elkarteko kideen etxeetan hartuko dute ostatu.

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredua behar bezala beteta (E-01B agiria): eskatzailearen datuak eta eransten diren dokumentuak adierazita.
  • Hizkuntza ofizialen aurreikusitako erabilera agiria (E-02 agiria)
  • Zinpeko aitorpena (E-03 agiria)
  • Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

 

DIRULAGUNTZA ZURITZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK (2022ko urtarrilaren 31 baino lehen)

  • Egindako jardueren memoria.
  • Memoria ekonomikoa: gastu eta diru-sarreren eta jasotako beste dirulaguntzen zerrenda sailkatua (E-04 eredua) eta gastuen agiri originalak.
  • Hizkuntza ofizialen benetako erabileraren dokumentua (E-05 eredua)
  • Behar izanez gero, dokumentazio osagarria.

Deskargatzeko

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010