Kultur jarduerak eta programak

Kultur jarduerak eta programak

Kontaktua

NON ESKATZEN DA

Aurrez aurre

  • HAZ
    • 20800 ZARAUTZ
    • Ordutegia:
      • Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00
      • Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00 

Erregistro elektronikoz
 

​INFORMAZIO GEHIAGO

Kultura Departamentuan

Telefonoa: 943 00 51 20

E-posta: kultura@zarautz.eus

Informazioa

NORK ESKA DEZAKE

Dirulaguntza horiek irabazi-asmorik gabeko kultura- edo gizarte-arloko elkarteek eskatu ahal izango dituzte, legearen arabera eratuak eta dagozkien erregistroetan inskribatuak, behar den IFZ dutenak eta beren jarduera nagusiki Zarauzko udalerrian garatzen dutenak.

Salbuespen gisa, Kulturako zinegotziak proposatu eta hala zehazten den kasuetan, Zarauztik kanpoko entitateek ere jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, hain zuzen ere bere jardueren zati nabarmen bat udalerriaren barruan garatzen bada edo udalerriarentzat interesgarri jotzen bada.

 

ZENBATEKOA

Proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoak ez du programaren aurrekontuaren % 75 gaindituko.

 

DIRULAGUNTZA EMATEKO IRIZPIDEAK

Hauek izango dira proiektuen balorazio-irizpideak eta -mugak: kultur jarduera eta programetan, gehienez 100 puntu lortu daitezke, eta gutxienez 50 puntu lortu behar dira proiektuak diruz laguntzeko.

1.- Erakundearen ezaugarriak: 10 puntu gehienez

  1. Elkartearen ibilbide frogatua. Egonkorra eta jarraitua bada, 5 puntu, eta hori betetzen ez bada 0 puntu. Balorazio-irizpidea: elkarteak 5 urte baino gehiago izatea eta jarduerak modu jarraituan  egin izana.
  2. Sarean lan egitea, erakunde eskatzaileak herriko beste eragile, entitate eta erakundeekin harremana edukitzea eta elkarlanean aritzea: puntu 1/elkarlanean egiten duten jarduera bakoitzeko; gehienez 5 puntu.

 

2.- Proposatutako programa edo jardueraren ezaugarriak: 50 puntu gehienez.

  1. Programa edo jarduera kopurua. 2 puntu/jarduerako; gehienez 10 puntu.
  2. Programa edo jarduera bakoitzaren kalitatea: 10 puntu/handia; 5 puntu/ertaina; 0 puntu / kalitate bajua.
  3. Programak edo jarduerak egiten dion ekarpena kultur arloari: 10 puntu/handia; 5 puntu/ertaina; 0 puntu / ekarpen txikia.
  4. Programak edo jarduerak duen gizarte hedadura. 10 puntu/handia; 5 puntu/ertaina; 0 puntu / hedadura txikia.
  5. Antzeko jarduerarik ez egotea, originala edo berria izatea: 2 puntu / jarduerako; gehienez 10 puntu.

 

3.- Bideragarritasun ekonomikoa: 20 puntu gehienez

  1. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa: gastu eta diru-sarreren aurrekontu zehazta: puntu 1 / 1.000,00 € bakoitzeko; gehienez 10 puntu.
  2. Erakundearen finantza-baliabideak eta eskatutako dirulaguntzaren proportzioa bere baliabide propioekiko: 0,1 puntu lortutako auto-finantzazioaren %1rako; gehienez 10 puntu.

 

4.- Euskara: 10 puntu gehienez

  1. Euskaraz hutsez gauzatzen eta zabaltzen den jarduera: 1 puntu jarduera bakoitzeko; gehienez 5 puntu.
  2. Jardueran euskararen erabilera sustatzeko neurriak hartzea: 1 puntu jarduera bakoitzeko; gehienez 5 puntu.

 

5.- Berdintasuna: 10 puntu gehienez

  1. Diruz laguntzen den proiektuak berariaz emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, eta / edo antolatutako jarduerek genero-ikuspegia edukitzea, kontuan izanda gizonen eta emakumeen egoerak, arazoak, baldintzak eta beharrak desberdinak direla: puntu bat irizpidea betetzen duen jarduera bakoitzeko, gehienez 10 puntu.

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera eredua behar bezala beteta (E-01A agiria): eskatzailearen datuak eta eransten diren dokumentuak adierazita.
  • Hizkuntza ofizialen aurreikusitako erabilera agiria (E-02 agiria)
  • Zinpeko aitorpena (E-03 agiria)
  • Udalak hala eskatuz gero, deialdiaren helburuak betetzeko argigarria den informazio osagarria aurkeztu beharko dute eskatzaileek.

 

DIRULAGUNTZA ZURITZEKO AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK (2022ko urtarrilaren 31 baino lehen)

  • Egindako jardueren memoria.
  • Memoria ekonomikoa: gastu eta diru-sarreren eta jasotako beste dirulaguntzen zerrenda sailkatua (E-04 eredua) eta gastuen agiri originalak.
  • Hizkuntza ofizialen benetako erabileraren dokumentua (E-05 eredua)
  • Behar izanez gero, dokumentazio osagarria.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010