Kontu berezien batzorde berezia - izenburua

Kontuen batzorde berezia

Kontu berezien batzorde berezia

IZAERA ETA GAIAK:

Kontuen Batzorde Berezia, apirilaren 2ko 7/1985 Legeak 116 artikuluan ezartzen duen moduan, nahitaezkoa eta izaera bereziko informazio-batzordea da. 

Batzorde horri dagokio Udalbatzak onartu behar dituen aurrekontuko nahiz aurrekontuz kanpoko kontu guztiak aztertzea eta horiei buruzko txostena egitea, toki-erakundeen kontabilitatea arautzen duen legerian ezarritakoaren arabera. 

BATZORDEKIDEAK:

 

UDAL TALDEA

ORDEZKARIA

ORDEZKOA

EAJ-PNV

Jesus Arana (lehendakaria)

Irune Urbieta (lehendakariaren ordezkoa)

Iban San Martin

Garbiñe Oiarbide

Xabier Txurruka

Gervasio Gabirondo

EH Bildu

Ainara Landa

Mikel Agirre

Ion Arozena

Ander Lukas

Garazi Olaizola

Eider Gurrutxaga

PSE-EE

Inaxio Illarramendi

Gloria Vazquez

 

MAIZTASUNA ETA ARAUBIDE JURIDIKOA: 

Urteko kontuak udaleko Kontuen Batzorde Bereziaren jakinean jarriko dira ekainaren 1a baino lehen. Batzorde hau Udalbatza osatzen duten talde politikoetako kideek osatuko dute. Kontuak jendaurrean jarriko dira Udalbatzak onartu aurretik, horien aurka erreklamazioak, eragozpenak edo oharrak egiteko. Hori guztia, kudeaketa ekonomikoan edota onartutako kontuetan, irregulartasunak daudela kontu-auzitegian salatzeko ahalmena baztertu gabe.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010