Informazio batzordeak - izenburua
Informazio-batzordeak
Deskribapen - INFORMAZIO-BATZORDEAK
Zarautz bezalako udalerrietan nahitaezkoa da informazio-batzordeak eratzea, 5.000 biztanle baino gehiago baititu.
Informazio-batzordeek ez dute erabakitzeko eskurantzarik. Udalbatzak edo Tokiko Gobernu Batzarrak (Udalbatzak bere esku utzitako eskumenekin ari denean) erabaki beharreko gaien azterketa, txostena edo kontsultak egitea da bere zeregina, ez ordea, presakotzat jotzen diren akordioak hartu behar direnean. Era berean, Tokiko Gobernu Batzarraren, eta alkate edo batzarburuaren berezko eskumeneko gaiei buruz ere informatuko dute, baldin eta haiek berariaz erabaki eta horrela jakinarazi badiete.
Udalbatza osatzen duten talde politiko guztiek informazio-batzordeetan parte hartzeko eskubidea dute, talde horietako zinegotzien presentziarekin. Batzorde bakoitza osatzeko, udalbatzan ordezkaritza duten talde politiko guztien arteko kopuruaren proportzioari egokituz egingo da.
ARAUDIA:
- 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena.
- 2/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa.
- 2568/1986 Errege Dekretua, azaroaren 28koa, Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena.
- Zarauzko Udalaren Araudi Organikoa.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010