Hondartza arauak - titulua
Hondartza arauak
Hondartza arau berriak
HONDARTZAREN EGOERA
HONDARTZA ZABALIK
HONDARTZA ITXITA
Gunea | Izena | Edukiera (%) (Zuzenean) |
---|---|---|
Z1 | Munoa | - |
Z2 | Bañeru | - |
Z3 | Madoz | - |
Z4 | Matxitxako | - |
Z5 | Higer | - |
Z6 | Lizardi | - |
Z7 | Orixe | - |
Z8 | Argiñano | - |
Z9 | Borghetto | - |
Z10 | Biotopoa | - |
HONDARTZA ARAUAK
COVID-19ak eragindako osasun-krisia dela eta, ondoren zehazten dira hondartzaren erabilerarako arauak.
Hondartzara sartzeko 10 sarrera-gune egongo dira:
GUNEA | SARRERA |
Z1 | Munoa |
Z2 | Bañeru |
Z3 | Madoz |
Z4 | Matxitxako |
Z5 | Higer |
Z6 | Lizardi |
Z7 | Orixe |
Z8 | Argiñano |
Z9 | Borguetto |
Z10 | Biotopoa |
HONDARTZAREN EDUKIERA
Uda honetarako, gehienezko pertsona kopuru bat finkatu da Zarauzko Hondartzan. Gune bakoitzak edukiera kopuru bat izango du bere azaleraren eta marearen egoeraren arabera. Itsasbeheran, orokorrean, gune guztiek 1.000 eta 1.200 pertsona inguruko edukiera izango dute. Itsasgoran, aldiz, edukiera aldakorra izango da itsasoaren egoera, gunearen azalera eta marea hilen edo bizien arabera.
Marea igotzen hasten denean, hondartzako edukiera murriztu egiten da. Ura hurbildu ahala, ez mugitu beste toki batera. Mesedez, atera zaitez hondartzatik.
Hondartzara etorri baino lehen, oso kontutan izan mareak. Mareen taula.
Edukieraren kontrolak ondoko ordutegia izango du:
10:30 – 18:30.
(Beharretara egokitzeko, ordutegi hau, aldatu ahal izango da.)
Edukieraren informazioa ondorengo lekuetan izango da eskuragarri:
• Zarauzko Udalaren web orrialdean (https://zarautz.eus)
• Zarauzko Turismo web orrialdean (https://turismozarautz.eus)
• Herri sarreretan jarrita dauden 3 paneletan
Autopista irteeran
N634-ean Elizaurren
N634-ean Oriotik Zarauzko noranzkoan sarrerako biribilgunean
Hondartzara sartzeko kontrol puntu bakoitzean libre dagoen edukiera adierazten duen informazio panel bat egongo da. Gune horretako edukiera betetzen denean, beste gune batetik sartu beharko da hondartzara.
GOGOAN IZAN BEHARREKOAK
Uda honetan hondartzaz gozatzeko zure osasuna eta besteena arriskuan jarri gabe, jarraitu beti aholku hauei: garbitu eskuak maiz, dutxak erabiltzean distantziak mantendu, ez partekatu inorekin toalla edo beste objekturik, eta sukarra edo eztula baduzu, ez etorri hondartzara eta jarri harremanetan zure medikuarekin.
Uda honetan hondartzan elkar errespetatu, bizi eta gozatu. Eta, gogoan izan:
- Hondartzara sartzen zarenean, ez zaitez geratu sarrera inguruetan, saiatu gunean zehar zabal kokatzen.
- Hondartzan gehienez 2-3 ordu egotea aholkatzen da.
- Gutxienez 1,5 metroko tartea egongo da elkarrekin bizi ez diren pertsonen artean, uretan eta hondarretan.
- Beste erabiltzaileekiko 1,5 metroko segurtasun-perimetroa bermatzeko moduan kokatuko dira objektu pertsonalak (toallak, hamakak eta antzeko elementuak).
- Eserlekuak eta eguzkitakoak erabili ahalko dira, egoerak aukera ematen ba du.
- Behin hondartzan, aldi baterako irten nahi/behar baduzu, sarrerako kasetan 30 minutuz hondartzatik kanpo egoteko pase bat emango zaizu. Kanpoan 30 minutu baina gehiago pasatzen dutenei, ez zaie lekurik gordeko, edukiera libre baldin badago bakarrik utziko zaie berriz sartzen.
- Gogoratu, itsasgoran, debekatuta dagoela kirolik (futbol, pilota, pala, etab.) egitea.
ZERBITZUAK:
• Komun publikoen ordutegia hau izango da: 10:00-20:00
• Aldageletako eta barruko beste espazio batzuetako dutxak itxita egongo dira.
• Kanpoko dutxak irekita egongo dira.
• Oinak garbitzeko iturriak itxita egongo dira
• Hondartzan bertan ez da zakarrontzirik egongo. Sarrera/irteeretan kokatuta dauden zakarrontziak erabili behar dira. Zaindu zure hondartza!
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010