Hegoaldeko herri pobretuetan garapen proiektuak egiteko
Hegoaldeko herri pobretuetan garapen proiektuak egiteko
Kontaktua
NON ESKATZEN DA?
Aurrez aurre:
- HAZ
20800 ZARAUTZ
Ordutegia:
Goizez: Astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00.
Arratsaldez: Osteguna 17:00 - 19:00
INFORMAZIO GEHIAGO GIZARTE ZERBITZUETAN:
Telefonoa: 943 00 51 11
Posta elektronikoa: jaranguren@zarautz.eus
Informazioa
NORK ESKA DEZAKE
Nortasun juridikoa duen irabazi-asmorik gabeko gobernuz kanpoko edozein elkarte, erakunde edo instituziok eskatu ahal izango ditu dirulaguntzak; horien jarduerak bat etorriko dira oinarri hauekin, eta Zarauzko udalerrian izango dute egoitza nagusia edo legez osatutako ordezkaritza (egoitza soziala Eusko Jaurlaritzaren elkarteen errolda nagusian inskribatuta).
Salbuespen gisa, udalerriarentzat interesgarriak diren kooperazio proiektuek ere laguntza jaso ahal izango dute, nahiz eta elkarte edo erakunde eskatzaileak Zarautzen ordezkaritza ofizialik ez izan. Kasu horietan, aldez aurretik oniritzia eman beharko du informazio-batzordeak.
ZENBATEKOA
Proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa ezingo da 18.000,00 eurotik edo aurrekontu osoaren % 80tik gorakoa izan.
AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
- Eskaera orria.
- Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NAN-aren kopia.
- Eskaera egiten duena erakunde eskatzailearen arduraduna ez bada beste persona edo entitate baten izenean administrazioarekin aritzeko baimena.
- Gobernuz Kanpoko Erakundea edo elkartea dagokion erregistroan inskribatuta dagoela frogatzen duen dokumentuaren fotokopia.
- Hala badagokio, Zarautzen ordezkaritza iraunkorra duela frogatzen duen agiria.
- Elkartearen IFZ-aren kopia.
- Entitate eskatzailearen estatutuak, aurrez inoiz Udalean aurkeztu ez badira. Aurkeztuta badaude, adierazi egin beharko da zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu ziren, baldin eta prozedura hura bukatu zenetik gehienez bost urte pasatu ez badira.
- Zinpeko aitorpen bateratua.
- Zinpeko aitorpena, GKE-aren eta tokiko erakundearen arteko lankidetza konpromisoa adierazten duena.
- Dirulaguntza justifikatzerako garaian: dirulaguntzaren zuriketa.
DOKUMENTAZIO LAGUNGARRIA
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010