Accesibilidad - izenburua

Erabilerraztasuna

Accesibilidad

Erabilerraztasun adierazpena

 

Zarauzko Udalak konpromisoa hartzen du bere webgunea erabilerraza izateko; eta hori, sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Erabilerraztasun unibertsal hori bermatzeko, UNE-EN 301549:2020 (PDF) Arauko erabilerraztasun-baldintzak aplikatzen dira web-orri honen garapenean eta mantenimenduan.

 

Erabilerraztasun adierazpen hau honako webgune hauei aplikatzen zaie: www.zarautz.eus

 

Baldintzon betetze-egoera

Goian adierazitako webguneek partzialki betetzen dute 1112/2018 Errege Dekretua, salbuespenengatik eta ondoren adierazitako gaietan dauden desadostasunengatik:

 

www.zarautz.eus

  • Testurik gabeko edukia
    • Irudi batzuek ez daukate deskribapen testualik (1.1.1 baldintza).
  • Orriaren kodea
    • Web-orri batzuek erroreak dituzte etiketa semantikoetan (1.3.1 baldintza) eta prozesaketan (4.1.1 baldintza).
  • Formularioak
    • Formulario batzuek ez dituzte betetzen honakoak: informazioaren eta harremanen irizpidea (1.3.1), teklatu bidezko nabigazioa (2.2.1 baldintza), teklatu-foku ikusgarria (2.4.7 baldintza), erroreen identifikazioa (3.3.1 baldintza), etiketak edo jarraibideak (3.3.2 baldintza), erroreei aurre egiteko iradokizunak (3.3.3 baldintza), errore legalen, finantzarioen edo datuen prebentzioa (3.3.4 baldintza), erroreak datuak sartzerakoan (3.2.2 baldintza) eta etiketatu gabeko formularioen kontrolak (4.1.2).
  • Kolorea eta estiloak
    • Web-orri batzuetan elementu batzuek ez dute betetzen koloreen kontraste minimoa (1.4.3 baldintza), testuaren doikuntza (1.4.10 baldintza) eta testuaren lerroartea (1.4.11 baldintza).
  • Testuak eta estekak
    • Web-orri batek ez ditu erabiltzen neurri absolutuak blokeko elementuetan (1.4.4 baldintza).
    • Errore batzuk egon daitezke maila bereko goiburuetan edo goiburuen habiaraketan (2.4.1 baldintza).
    • Web-orri batzuetan dauden estekek ez dute betetzen testuinguruko esteken helburua (2.4.4 baldintza)
    • Web-orri batek ez du aurkezten goibururik edo etiketa deskribatzailerik (2.4.6 baldintza).
  • Prozesaketa
    • Errore batzuk egon daitezke estiloak balioztatzean (4.1.2 baldintza)
  • Web-orriren batean edizioko errore puntualak egon daitezke.

 

Gehiegizko lan-karga

  • Ez da aplikatzen.

 

Edukia ez da sartzen legeria aplikagarriaren esparruan.

  • Litekeena da artxibo ofimatiko batzuk egotea (PDFn edo beste formatu batean), 2018ko irailaren 20a baino lehen argitaratutakoak, ez dituztenak betetzen erabilerraztasun-baldintza guztiak. Hala ere, ahalegina egin da gehienek bete ditzaten.

 

Erabilerraztasun adierazpen honen prestaketa

  • Adierazpen hau 2021eko ekainaren 30ean eguneratu zen.
  • Hornitzaile espezializatuek egindako ebaluazioaren metodoa erabili da adierazpena prestatzeko.

 

Aukerako edukia

  • Web-guneak optimizatuta daude Microsoft Internet Explorer 8.0 edo goragoko bertsioen nabigatzaileentzat eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen indarreko azken bertsioentzat. Gomendatutako web-bereizmen minimoa: 1280x1024.

 

  • Webguneak Responsive diseinuan ikusarazteko eginda daude, eta horrekin guztiz ondo bistaratzen dira tablet-gailuetan eta mugikorretan. Gailu horietarako optimizatuta dago, honako hauen indarreko azken bertsioetan ikusteko: Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Android-en jatorrizko nabigatzailea.

 

Informazio erabilerraza eskatzea, eta kexak eta iradokizunak

 

Erabilerraztasun-baldintzei buruzko komunikazioak

Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:

 

  • Webgune honetan betetzen ez den edozein gauzari buruz informatu.
  • Edukietara iristeko zailtasunen berri eman.
  • Webgunearen erabilerraztasuna hobetzeari buruzko edozein kontsulta edo iradokizun egin.

 

Honela jar zaitezke gurekin harremanetan: kontaktu-inprimakiaren bidez

Erabilerraztasunaren arloko udal unitate arduradunak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak