Presentación Musika Eskola

Aurkezpena

Información - Presentación

 

Imanol Urbieta Udal Musika eskola 2013 urtean sortu zen, eta, 1992ko urriaren 27ko xedapenaren arabera, musika-irakaskuntza ez-arautuaren izaera du.

Eskolak Imanol Urbieta izena darama zarauztar musikariaren omenez.  Musikari eta irakasle handi honek, kantugintzari ekin zion hainbat behar pedagogiko eta metodologiko asetzeko.

2013az geroztik, eskolak musikaren esparruan lan egiten du, eta bere helburua da hezkuntza eta hazkunde musikal integral eta eskuragarrirako aukera emango duen irakaskuntza sustatzea, ikasleen gaitasun sortzaile eta artistikoen garapena bultzatuz.

4 urtetik hasi eta inolako adin mugarik gabeko pertsonei eskaintzen zaie musika ikasteko aukera helburu jakinarekin: musikaz gozatzea.
Ikasleek instrumentu taldeetan parte har dezaten bultzatu nahi da. Jomuga horretarako bidea da Imanol Urbieta Udal Musika Eskolak erraztu eta sustatu nahi duena.

Hori guztia lortu ahal izateko, eskolak profesional talde bat dauka, Zarauzko herriari, oro har, eta ikasleei, bereziki, zerbitzu hobea ematen saiatzen dena.