Arauak

Arauak

Información - Normas

Orokorra:

  • Matrikula egin ahal izateko ordainketa eginda egotea derrigorrezkoa da.
  • Matrikula itzulketarik ez da egingo.

Zozketaren ondoren itxaron zerrenda egingo da eta bajarik egongo balitz bertako ikasleak sartuko lirateke.

  • Matrikula ezingo da telefonoz egin.

 

 

BAJAK:

Ikasturtean zehar baja emateko prozedura

 

Musika Tailerra, Hizkuntza Musikala eta Talde Instrumentala:

  • Behin ikasturtea hasita baja gertatuko balitz, idazkaritzan jakinarazi beharko da
  • Hileko kuotak ordainduko dira ondorengo epeak errespetatuz:
    • Baja – irailetik abendura bitartean (biak barne) → -ordainketa abendura arte (barne)
    • Baja – urtarriletik martxora bitartean (biak barne) →ordainketa martxora arte (barne)
    • Baja: apirilaren 1etik aurrera (barne) → ordainketa ekainera arte (barne).

 

Musika tresna

  • Behin ikasturtea hasita baja gertatuko balitz, idazkaritzan jakinarazi beharko da
  • Hileko kuoten ordainketa:
    • Musika tresnak itxaron zerrenda badu: Ikaslea ordezkatua izango litzateke eta ez luke kuotarik ordaindu beharko.
    • Musika tresnak ez badu itxaron zerrendarik: Ikasleak matrikula osoa ordaindu beharko du.

 

 

3.4 NIBELEKO IKASLEAK

Musika Eskolan instrumentuaren zortzi ikasturteak egin ondoren prozedura

  • Ikasleek ikasketa-planaren hirugarren nibela amaitzen dutenean, urtero egiten den itxaron-zerrendan izena eman ahal izango dute, eta plaza libreren bat edo bajaren bat egonez gero, beste urtebetez jarraitzeko aukera izango dute. Ikasturtea amaitutakoan, plaza zozketara aterako litzateke.
  • Eskaera hori egiten duen ikasleak 4.mailako talde batean matrikulatuta egon beharko du.

 

 

BIGARREN MUSIKA TRESNA

Bigarren musika tresna bat nahi izanez gero prozedura:

  • Ikasleren batek bi tresna ikasi nahi baditu, urtero egiten den itxaron-zerrendan izena eman beharko du, eta plaza libreren bat edo bajaren bat egonez gero, musika tresna berrian urtebete jarraitzeko aukera izango luke. Ikasturtea amaitutakoan, plaza zozketara aterako litzateke.

 

Behin matrikula eginda gero, ikasleak, musika eskolak jarritako arauak onartuak direla kontsideratuko luke.