Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

San Pelaio Jaiak 2022

Data Ordua
2022/06/25 - 2022/06/28 All Day
Kokapena
Zarautz

>> SAN PELAIOAK 2022_EGITARAUA <<  

Ekainak 25, larunbata: SAN PELAIO bezpera

12:00: Suziriak eta txupinazoa, jaiei hasiera emateko. Udaletxeko balkoian, Alkateak Makila emango dio Haurren Agerraldiko Danbor Nagusiari
Ondoren, kalejira, IGANDEA txaranga, buruhandi eta erraldoiekin

18:30: HAURREN XLII. AGERRALDIA (Haur Kultur Taldeak antolatuta)
Irteera Azken Portu, Iñurritza, Vista Alegre eta Itxasmendi auzoetatik, Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek lagunduta
20:00: Lege Zaharren enparantzan, talde guztiak elkartu eta elkarrekin joko dute 

22:00: Musika Plazan, DJ SAIOA nerabeentzat, DJ KI

23:00: Iñurritzan, Kontzertuak, PARIAK BAI eta FAN & GO

23:15: DANBORRADA (Herriko elkarteek antolatuta)
Zuzendariak: Bakarne Aizpuru (Kayua), Xabier Vazquez (Alkartasuna), Leire Arana (Batzokia), Arbil Itziar Manterola (Urpekoak), Rakel Azkue (Cachi Bachi), Mirari Iturrino (Carballeira), Beñat Intxauspe (Arrano), Karlos Aizpitarte (Arkaitz Mendi), Itziar Alberdi (Udaberri), Elias Azpiroz (Ongi Etorri), Patxi Azkarate (Iñurritza) eta Saioa Moragón (Zurbaran)

Ibilbidea: Geltoki kaletik abiatuta, San Frantzisko kalea, Herrikobarra, Foruen kalea, Lege Zaharren enparantza, Zigordia kalea, Musika Plaza, Kale Nagusia, San Frantzisko kalea, Geltoki kalea

23:45: Lege Zaharren enparantzan, danborradako ordezkariek San Pelaio Makila emango diote Zurekin Ostalarien Elkarteari

00:00: Lege Zaharren enparantzan, BANDERA IGOKO DA. Txupinazoa (Arantza Laskibarren eskutik) eta Pelaioren ereserkia, Musika Bandak jota

Ondoren, Lege Zaharren enparantzan, DJ SAIOA: DJ Davila eta DJ Javi

00:00: Iñurritzako zelaian, BANDERA IGO eta TXUPINAZOA botako da; sorpresa gehiago ere egongo da

00:15: Musika plazan, dantzaldia ALAIKI taldearekin

Aldi berean, danborrada herriko kaleetan zehar ibiliko da

00:00-03:00: Munoan, DROGEN informazio eta analisi zerbitzua, Prebentzio Zerbitzuak eta Ai Laket!! elkarteak antolatuta

Ekainak 26, igandea: SAN PELAIO eguna

09:00: DIANA trikitilari eta dultzaineroekin

Aldi berean, Iñurritzan, txistulariekin GOIZ ERESIA

11:00: San Pelaio ermitan, MEZA NAGUSIA

11:30: Lege Zaharren enparantzan, ERRALDOI ETA BURUHANDIEN ZARAUZKO IV. TOPAKETA, talde hauekin: BIDASOAKO ERRALDOIAK, TXANTREAKO KONPARTSA eta ZARAUZKO ERRALDOI ETA BURUHANDIEN ELKARTEA 

12:00: Topaketan parte hartzen duten erraldoi eta buruhandien kalejira

12:30: Iñurritzako zelaian, AURRESKUA, Iñurritzako gazteek eskainia

12:30: Merkatu plazako lehen solairuan, Zarauzko Musika Bandaren kontzertua

17:30: Musika plazatik Iñurritzara kalejira, USTEKABE txaranga, ZARAUTZ'TRIK trikitilariekin

18:00etatik aurrera: Iñurritzako zelaian, erromeria Gauargi taldearekin

20:00: Larrain-dantza herrikoia Lizarrako dultzaineroekin

20:30: Musika plazara itzulera kalejiran, dultzainero, ZARAUTZ’TRIK trikitilari taldea eta USTEKABE txarangarekin

22:30: Musika plazan, KRESALA taldearen kontzertua

Ordu berean, Iñurritzan, erromeria IZER eta ALABIERrekin

23:00-02:30, Malekoian ALKOHOLEMIA PROBEN karpa egongo da, Prebentzio Zerbitzuak eta Sasoia elkarteak jarrita (Eusko Jaurlaritzak babestutako ekimena)

Ekainak 27, astelehena: San Pelaio Bigarrena - Haur eta gazteen eguna

05:30: Iñurritza Elkartean BARATXURI-ZOPA, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia

06:00: Iñurritzan, ohiko OILASKO BILTZEAren hasiera

11:00-14:00: Frontoi Txikin, haurrentzako jolas mitologikoak eta Montessori gunea. (  Gaztelekuan)

13:30: Iñurritzako zelaian, OILASKO BILTZEAREN amaiera

17:00: Iñurritzan, 12 URTETIK GORAKOENTZAKO GUNEA Haize-orratz Gaztelekuaren eskutik: joko dinamikoak, telazko poltsak eta kamixetak apaintzeko tailerra eta ginkana (Eguraldiaren aurreikuspena kontuan izanda, asteartera atzeratu da ekintza hau)

17:30: Musika plazatik Iñurritzara kalejira, PASAI txaranga eta IMUNTZO Trikitilari Eskola, taldea, buruhandiak eta erraldoiak lagun dituztela

Ondoren Iñurritzan, HAUR PARKEA, eta frontoian, APAR FESTA (Eguraldiaren aurreikuspena kontuan izanda, asteartera atzeratu da ekintza hau)

18:30-21:00: Iñurritza Jai Batzordeak bere lokalean ARDOA eta GAZTA musu-truk emango ditu

19:00: Iñurritzan, haurrentzako erromeria DJ PORRUrekin

20:30: Musika plazara itzulera kalejiran

22:00: Musika plazan disko festa DJ Oihan Vegarekin

22:00: Udaberri egoitzaren parean, dantzaldia AZABACHE taldearekin

22:30: Iñurritzako zelaian, BERTSO JAIALDIA. Bertsolariak: MAIALEN LUJANBIO, NEREA IBARZABAL, ANDONI EGAÑA, BEÑAT JAUREGI eta JON MAIA. Gai-jartzailea: JON ZALDUA

Ondoren: Iñurritzan, erromeria BAT-BITAN-en eskutik.

Ekainak 28, asteartea: 

09:00: Iñurritzan, txistulariekin GOIZ ERESIA

11:00: San Pelaioko ermitan, MEZA NAGUSIA

Ondoren, Iñurritzako Jubilatuen Elkartean, HAMAIKETAKOA auzoko jubilatuentzat, Iñurritza Jai Batzordeak eskainia

11:30: Iñurritzako zelaian, HAUR-JOLASAK

14:00: Iñurritzan, oilasko biltzean parte hartu dutenentzat GIBEL-JANA

16:30 Iñurritzan, HAUR PARKEA, eta frontoian, 17:00 APAR FESTA

17:00: Iñurritzan, 12 URTETIK GORAKOENTZAKO GUNEA Haize-orratz Gaztelekuaren eskutik: joko dinamikoak, telazko poltsak eta kamixetak apaintzeko tailerra eta ginkana

19:00: Iñurritzan, HERRI KIROLAK

23:00: Iñurritzako zelaian, erromeria BIDE BATEZ taldearen eskutik

00:00: BANDERAREN BEHERATZEA eta festen amaierako TXUPINAZOA
 

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010