Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Erakusketa: Xabier Egañaren "Begiak argi"

Data Ordua
2021/10/28 - 2021/11/28 All Day
Kokapena
Torre Luzea / Merkatua / Frantziskotarrak

ArtEgaña Elkarteak Xabier Egaña artistaren obra bildu du Zarauzko hiru eraikinetan kokatuko den erakusketa batean. Lehenik, Torre Luzean, paperean egindako obra ikusteko aukera izango da eta Frantziskotarren elizan eta atzeko klaustroan artistaren alde erlijiosoarekin lotutako lana egongo da ikusgai. Lehen bi gune hauek ostegun honetan irekiko dira. Hirugarren guneak, Merkatu Plazak, Egañaren obra handiak jasoko ditu, eta azaroaren 5ean irekiko ditu ateak.

"Xabier Egaña artistaren ibilbidea oso luzea eta oparoa da eta azken urteotan areagotu egin dela esan dezakegu" adierazi du Irune Urbieta (EAJ-PNV) Kultur zinegotziak. "Lan asko egiten ari da gure inguruan, eta honen adibide, 2019an, berrogei urte lehenago Salbatore Mitxelenaren omenez Ikastolaren ondoan egindako muralaren zaharberritzea".

Hiru erakusketa areto hauek astelehenetik igandera egongo dira irekita, 18:00etatik 20:00etara, azaroaren 28a bitartean. Juan Ayesta beasaindarra da erakusketa honen komisarioa.

"Xabier Egañaren obraren barruan tamaina eta gaiari dagokionez desberdintasunak daudela ikusirik, gaiari erreparatuz erakusketa hiru multzotan banatzea erabaki da" adierazi du Jorge Aristi ArtEgañako lehendakariak. "Erakusketaren izena 'Begiak Argi' da eta begiradan zentratuko da, begirada Egañarentzat kontzeptu garrantzitsua baita".

Erakusketarekin batera, hainbat ekitaldi antolatu dira Xabier Egañaren obraren inguruan. Azaroak 5ean, 19:00etan, Antonianoko aretoan elkarrizketa bat antolatu da Xabier Egaña eta Juan Ayesta erakusketaren komisarioaren artean, artistaren ibilbidea eta obraren inguruan hitz egiteko. Azaroaren 26an aldiz, leku berean, mahai inguru bat antolatuko da. 40 orrialdeko erakusketaren katalogo bat ere prestatu dute ArtEgaña elkartekoek eta salgai egongo da 5 €-an.

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010