Agenda
Gure hitz kuttunak
Data | Ordua |
2023/11/20 - 2023/11/26 |
Kokapena |
Zarautz |

Gure hitz kuttunak
Euskararen Eguna ekimen berezi batekin dator aurten Zarautzera: Gure Hitz Kuttunak!
Hitzak dira hizkuntzen oinarrizko egiturak. Komunikazioaren euskarri eta tresna. Hitzekin komunikatzen gara. Gure hitz kuttunekin!
Erabil ditzagun, bada, gure eleak, berbak, hitzak.. Abenduaren 3an eta egunero.
Solas gaitezen gure hitzekin, pentsatu eta amestu dezagun euskarazko egiturak korapilatuz, nahastuz, lotuz eta bilduz...
Euskaraz egin dezagun gure bizitzako arlo eta esparru guztietan.
Jolas gaitezen gure hitzekin. Pentsa dezagun maite dugun, gogoko dugun, guretzat esanahi berezia duen hitz hori, hitz kuttun hori, eta idatzi.
Zarauzko dendariek bilduko dituzte, ontzi eta kutxetan... azaroaren 20-26 bitartean.
Erne egon, ez galdu aukera! Sariak ere izango dira, opariak...
Zatoz jolastera! Zatoz euskaraz solastera!
Zein da zure hitz kuttuna?
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010