Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Bisita gidatua "Txakolindegia"

Data Ordua
Kokapena
Talai Berri txakolindegia

UPATEGIRA BISITA
 

Talai Berri txakolin-upategia bisitatzean, familiako 5. belaunaldiko ahizpetako batek txakolinaren sekretu guztiak azalduko dizkigu. Bisitaren ostean, terrazan, 12 hektarea mahastiz inguraturik, Talai Berri txakolina eta Eusko Label kalitatezko produktuak dastatuko ditugu, hala nola Ibarrako Piperrak, Idiazabal Gazta, Hegaluzea eta Basatxerri Txorizoa. Amaitzeko, Hondarrabi Zuri mahatsez ekoizturiko  TTANTTA ozpinak, eta Mari Zuri eta Mari Gorri vermouthak dastatzeko aukera izango dugu.

- Ordutegia: ostiral eta larunbatetan 11: 00etan, jaiegunetan izan ezik. Erreserbarekin
- Prezioa: 15 €/ pertsoneko
- Bisita pribatuak: aldez aurretik deitu
- Enpresen bilerak: aldez aurretik deitu
- Aparkaleku pribatua
- Doako wifia
- Salmenta zuzena upategian

+ info: www.talaiberri.com (aldez aurretik deitu)

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010