Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

San Pelaio 2020 - Ekitaldiak

Data Ordua
2020/06/25 - 2020/06/26 All Day
Kokapena
Herrian zehar

Ekainak 25, osteguna: SAN PELAIO bezpera

- 12:00: Arrosadia parkean, Covid-19aren garaian utzi gaituzten zarauztarren omenezko ekitaldia, Zarauzko Udalak antolatuta. 
- 18:30: HAURREN AGERRALDIKO DOINUAK
Igandea, Mauxitxa, Gauerdi eta Pasai txarangek herriko kaleak alaituko dituzte haur danborradaren doinuekin.

Ibilbideak: 
- Azken Portun hasi, auzoari buelta eman eta Araba kaletik Zelai Ondora joan eta pistan bukatu
- Iñurritzako zelaian hasi, Gipuzkoa kalea zeharkatu, Kasino kalea, Lapurdi kalea eta Iñurritzako zelaian bukatu.
- Vista Alegren hasi, auzoari buelta eman, eta ondoren: San Inazio kalea, Musika Plaza, Ipar kalea, Santa Marina, Herrikobarra, San Frantzisko kalea, Kale Nagusia, Musika Plaza, Zigordia kalea eta Lege Zaharren enparantzan bukatu.
- Itxasmendin hasi, auzoari buelta eman, eta Araba kaletik kiroldegira joan; ondoren buelta Zuberoa kaletik eta Itxasmendiko pistan bukatu.
- 23:30: Lege Zaharren enparantzan, Zarauzko elkarteetako danborradako ordezkariek danborradako kantak joko dituzte. Alkartasuna, Arkaitz Mendi, Arrano, Batzokia, Cachi Bachi, Carballeira, Iñurritza, Kayua, Ongi Etorri, Udaberri, Urpekoak eta Zurbaran. 

OHARRA: Ekitaldi honetan gehienez 200 herritarrentzako lekua egongo da, eta gonbidapenak aurrez zozketatuko dira. Gonbidapenik ez duenak ezingo du plazara sartu.
Ekitaldia zuzenean jarraitu dezakezu www.zarautz.eus webgunean, Udaleko Youtube kanalean edo ERLO telebistan.

- 23:50: Udaletxeko balkoietatik, Felix Zubia eta Nahikari Gabilondoren bertso saioa.
- 00:00: Lege Zaharren enparantzan, BANDERA IGO eta Pelaioren ereserkia abestuko da.


Ekainak 26, ostirala: SAN PELAIO eguna

- 09:00: DIANA trikitilari eta dultzaineroekin.
- 11:00: San Pelaio ermitan, meza nagusia.
- 13:00: Musika Plazan, Lizarrako dultzaineroen emanaldia.


>> DESKARGATU EGITARAUA
 

 

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010