Agenda
Aula / Gela programa
Data | Ordua |
2021/04/23 | 18:00 |
2021/04/30 | 18:00 |
Kokapena |
Photomuseum |
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kulturaren difusiorako programa da. Lau alor tematikoetan banatzen da: Gaur eguneko gaiak, Zinematografia, Historia eta Literatura.
Aste honetan ziklo berri bati helduko diote. Euskal Herriko hainbat pertsona ospetsu izango dituzte aztergai, eta antolatzaileen arabera, profil desberdineko protagonistak hautatu dituzte, idazle nahiz artistak tartean.
18:00etan hasiko da saioa, eta ohi bezala, doakoa izango da.
- Apirilak 16: "Xabier Unzurrunzaga".
Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela kultur hedapenerako programaren barruan, ostiraleko saioa SANZ-ENEA kultur-etxean izango da. Izan ere, Xabier Unzurrunzaga zarauztar arkitektoak hitzaldia eskainiko du bertan ikusgai dagoen erakusketaren harira. Hitzaldiaren izenburua honakoa da: “Hiriaren irudia. 1975 Karmelitak - Iñurritza eremua. Zarautz.”
Informazio gehiago >> www.photomuseum.eus
Bilatuenak
- Larrialdiak112
- Udaltzaingoa943 005 115
- Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010