Web edukia bistaratu

Agenda

IZFE Schedule

Dantza garaikidea: "Pool + Nere azalean arrotz + FIGHT"

Data Ordua
2020/07/0320:00
Kokapena
Munoa
Kalerki 2020, XXVII. Kale Antzerki Jaialdia
Edukiera mugatua, gonbidapen txartelak banatuko dira.
- Non: Modelo Aretoko txarteldegian
- Noiz: emanaldi bakoitza baino 2 ordu lehenago.
Gehienez 4 sarrera pertsonako.
 
POOL + NERE AZALEAN ARROTZ + FIGHT
Amaia Elizaran + Miriam Pérez Cazabon + LASALA
 
POOL
15 min.
"Likido bat forma zehatzik ez duen materiaren egoera da. Erraz aldatzen da, eta berau barnebiltzen duen edukiontziaren arabera definitzen da". "Giza gorputzaren % 70 ura da". Zerk definitzen gaitu? Non aurkitzen da bakoitzaren singulartasuna eta besteengandik bereizten gaituen hori? Gure inguruneak baldintzatzen gaituen gizabanakoak gara, baina, aldi berean, badugu horri kontra egiteko eta bizirauteko beste moduak ikertzeko gaitasunik ere. 
Zuzendaria eta dantzaria: Amaia Elizaran
Musikaria: Xabier Zeberio
 
NERE AZALEAN ARROTZ
15 min
PRESENTZIAren kontzeptuarekin lotuta, IZAN GABE EGOTEAren ideian oinarritzen da pieza. Pertsonaren izatean haustura bat gertatzen denean, eta ondorioz, ordura arte balio izan zaizkion izateko, egoteko eta ekiteko moduak gorputzean arrotz sentitzen direnean, bere presentziaren edo egotearen eraldatzeari buruzko hausnarketa da. Pertsonak bere horretan darrai edo ausentzian murgiltzen da? Pertsonaren ausentzia nagusitzen bada, non geratzen dira bere izateko eta egoteko moduak? Nola azaleratzen da hau gorputzaren fisikalitatean? Norberarekiko deskonexio egoeraren gorputz adierazbidearen bilaketa bat da. Norbera bere gorputzean, pentsamenduan, azalean arrotz sentitzen denean eta berrezagutzen ez denean, zein egoeratan geratzen da pertsonaren osotasuna?
Ideia eta zuzendaritza: Myriam Pérez Cazabon 
Koreografia: Myriam Pérez Cazabon, interpreteen laguntzarekin 
Dantzariak: Leire Otamendi, Myriam Pérez, Oihana Vesga 
Musika: Elle Belga, W. A. Mozart
 
FIGHT
14 min.
Gizakiak borrokarekin duen harremana primitiboa da. Borroka betidanik izan da presente. LASALAko kideek borroka orokorrean bizitzako, eta zehazki, dantzako funtsezko elementu gisa ikusten dute.
Koreografia eta zuzendaritza: Judith Argomaniz
Dantzariak: Garazi Etxaburu eta Miren.
 

Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010