Zarauzko Udaleko Lorezaintza sailak, herriko zuhaitzen inbentarioko ohiko jarraipenean, ordezkatu beharreko hiru ale lehor aurkitu ditu.
Lehenengoa Itxasmendi auzoko lorategi batean dagoen urkia da eta, beste biak, Mandabide kalean aurkitzen diren platanondoak dira.
Hauen egoera ikusita, eta inguruan eta oinezkoengan sortu dezaketen arriskua kontuan hartuta, Udalak hiru zuhaitz horiek ordeztuko ditu datozen egunotan.