Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zuhaitz eguna 2024

Twitter

ZUHAITZ EGUNA IRITAN, HEZEGUNEEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEKO

2024/02/06

Joan den ostiralean, Hezeguneen Nazioarteko Egunean, Orokieta Herri Eskolako LH 4.mailako ikasleak Irita hezegunean izan ziren Udalarekin batera zuhaitz landaketa egiten. Urtero, Zarauzko Udaleko Ingurumen Sailak Zuhaitz Eguna ospatzen du Zarauzko ikastetxe batekin eta aurten Orokieta ikastetxearen txanda izan da. “Herri Eskolako ikasleak gogotsu etorri dira Zuhaitz Egunera eta lan bikaina egin dute. Gure eskerrik beroenak gaurko Zuhaitz Egunean parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei”, eskertu du Gloria Vazquez (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak

“Irita hezeguneko behatokiaren ondoan landatu ditugu zuhaitzak elkarrekin, bertako hegaztientzako babes gunea eta itzala eskainiko dien baso bat sortzeko asmoz, haltzadiaren basoa, hau da, ur inguruetan eta erreka bazterretan ohikoa izaten den basoa, hain zuzen. Haltzadian haltza zuhaitzak landatzeaz gain, hurritzak, sahatsak eta lizarrak ere landatu dira. Guztira 140 zuhaitz landatu ditugu”.

Gaurko zuhaitz landaketa hau Irita hezegunea berreskuratzeko lanen azken fasean kokatzen da, orain baita unea horrelako landaketak egiteko. Datozen egunetan lezkak landatuko dira, eta denborarekin Irita hezegune eder batean bilakatuko da, ondoan baso ederra ere egonda. “Ekimen hauekin, bukatzen dugu hezegune ekosistema garrantzitsu eta eder honen berreskuraketa. Orain dela 5 urte ibaia hormigoizko hormen artean zihoan. Gaur egun, ibaia naturalizatu dugu, hezegunea handitu, baso eder bat landatu eta herriarentzat ere paseo, zubia eta behatoki bat sortu dugu, Eraztun berde Urdinaren ekosistema garrantzitsu eta zaurgarri honetan”, gehitu du Vazquezek. “Orain naturari utzi behar diogu bere bidea egiten eta guri dagokigu bakarrik zaintzea, txukuna mantentzea eta gozatzea. Denon artean lortuko dugu”.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010