Eduki publikatzailea

zuhaitz arriskutsuak inaustu eta kentzeko lanak

Twitter

ZUHAITZ ARRISKUTSUAK INAUSTU ETA KENTZEKO LANEKIN JARRAITZEN DU ZARAUZKO UDALAK

2020/12/11

Zarauzko Udalak, aurten, udalerrian kokatutako 7.000 zuhaitz baino gehiagoren inbentarioa eguneratzeko eskatu zion Teknigrali, hiri-zuhaitzen azterketan eta diagnostikoan espezializatutako enpresari. Ikerketak sustraietan eta enborretan gaixotasunak eta onddoak zituzten hainbat zuhaitz hauteman zituen; beraz, hauek erortzeko arriskua zegoenez, garaiz kentzea erabaki da, eta beste osasuntsu eta gazte batzuengatik ordezkatzea.

Neguan zehar, azterlanean adierazitako zuhaitzak moztuko dira, bai eta beste zuhaitz batzuk ere; izan ere, zuhaitz batzuk hazten ari direnez, zailtasunak sortzen dizkiete ibilgailu eta oinezkoei udalerriko hainbat puntutan eta landa-bide batzuetan ere.

Heskaiak kentzea

Patxi Elolak (PSE-EE), Lorezaintza publikoaren zinegotzi arduradunak, Zarauzko bide eta berdegune batzuetatik heskaiak eta zuhaixkak kentzeko arrazoiak ere azaldu nahi izan ditu.

"Hauek kentzeko arrazoien artean, higienea eta garbitasuna dira garrantzitsuenetarikoak. Heskaien eta zuhaixken oinetan hondakin asko metatzen dira, nekez garbitzen direnak, eta karraskari batzuentzat oso erakargarriak diren zikinkeria guneak dira", adierazi du Elolak. "Estetika gai batengatik ere egiten da. Heskaia lorezaintzako elementu klasikoa da. Jabetza pribatua mugatzeko eta finkak eta lorategiak besteen begiradetatik ezkutatzeko oso erabilia. Zarauzko Lorezaintza publikoaren helburua paisaia ez ezkutatzea da, oinezkoek lorategiak ikusteko eta bertara oztoporik gabe iristeko aukera izan dezaten” gaineratu du zinegotziak.

Azkenik, Patxi Elolak Astiko bidegorriarekin paraleloan dagoen gurbitzari buruz aritu da. "Gurbitza Zarauzko basoetako espeziea da, eta egoera onean hazi eta fruitu gozoak ematen ditu, inolako zaintzarik gabe. Aurten 70 kimu baino gehiago landatu dira Itxasmendiko lorategian eta arrakastaz loratu dira. Astin dauden gurbitzek ordea ez dute ia tokirik izan sustraiak garatzeko, errepidearen eta bidegorriaren arteko zementuzko toki estu batean landatuak izan direlako. Hazi bezain laster inausi behar dira, autoei eta txirrindulariei enbarazu egiten dietelako. Baldintza penagarri horietan ezin izan dira inoiz loratu, ezta fruiturik eman ere, eta horietako asko lehortzen ari ziren" dio Elolak.

“Zarauzko Udalak egoera horri amaiera eman nahi izan dio, hildako eta kaltetutako aleak kenduz eta onenak beste leku batzuetan birlandatuz. Gainera zabaltasun handiagoa lortu da gune atsegin horretan gozatzeko” gaineratu du Elolak.

"Azkenik, heskai baten adarrek errepidetik kontrolik gabe ateratzen den ibilgailu baten talkaz oinezkoa babesten ez dutela esan behar dugu. Zuhaixkak ez daude horrelako kolpeak gelditzeko diseinatuta” amaitu du Elolak.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010