Eduki publikatzailea

Atzealdea Zuberoa kaleko zuhaitzen tratamendua

Twitter

ZUBEROA KALEKO TULIPA-ARBOLEI TRATAMENDUA GAUZATU DIO UDALEKO LOREZAINTZA ZERBITZUAK

2025/08/27

Zarauzko Udaleko Lorezaintza zerbitzuak landare-zorriei aurre egiteko tratamendua gauzatu die Zuberoa kaleko tulipa-arbolei. Azken urteetan landare-zorriek zuhaitz hauen izerdia xurgatzen dute, melaza sortuz. Zuku azukretsu honetan garatzen den onddo beltzak kaleko lurra zein hiri-altzariak zikintzen ditu.

Urtean bi aldiz endoterapia tratamenduak gauzatzen zaizkie zuhaitz hauei, landare-zorriak ezabatuz. Tratamendu hauek intsektu gehienak ezabatzen ditu, baina ez denak, horregatik, egun hauetan zehar, Udaleko Lorezaintza zerbitzua Zuberoa kaleko tulipa-arboletan aparteko tratamendua gauzatzen ari da egoera honi aurre egiteko

Landare-zorrien arazoaz gain, ematen ari diren tenperatura altuak direla eta, zuhaitz askok, mantendu ezin dituzten hostoak askatzen dituzte. Bi kausa hauek kontuan izanik, Udalak landaketa berriak edota zuhaitzen ordezkapenak egin behar dituenean, espezie autoktonoak edota landare-zorriena bezalako izurriteei iraunkorrak diren eta tenperatura altuak jasaten dituzten espezieak (kanforrondoak, astigarraren familiako zuhaitzak edo Ginkgoak adibidez) aukeratzen ditu.

Iban San Martin (EAJ-PNV), Lorezaintza zerbitzuaren zinegotzi arduradunak adierazi duen moduan, “datorren urteari begira, endoterapia tratamenduak aurreratzeko erabakia hartu dugu, honela, udaberria iristerekin batera, hostoak agertzean gauzatuko da tratamendua, honen eraginkortasuna areagotzeko”.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010