Eduki publikatzailea
Atzealdea

zingira basoa

1000 ZUHAITZ LANDATU DIRA ZINGIRA BASOAN

Ekitaldia edo albistearen eguna honako hau da : 2020/02/13

Zarauzko Udalak, Santa Barbara auzoko Zingira basoa berreskuratzeko lanen lehenengo fasea amaitu du. Oraindik lan asko dago egiteko, baina hasierako emaitzak ikus daitezke.

Garai bateko pinudia kendu da eta artelatz (Quercus suber) basoa berreskuratzeko lehenengo landaketak egin dira, guztira 1000 inguru zuhaitz eta zuhaixkak. Horrela, Europako gune babestuen sarean, alegia NATURA 2000 sarean, sartua dagoen baso hau berreskuratuko da.

Ekintza oso garrantzitsua da biodibertsitatea kontserbatzeko, paisaia hobetzeko eta natura ondarea zaintzeko. Udalak, hemendik aurrera, hasitako lanekin jarraituko du eta herritar guztien zerbitzura jarriko du basoa, guztion artean zaindu, babestu eta gozatzeko.

Proiektuak Eusko Jaurlaritzako laguntza du eta FEDER Europako fondoen ekarpena du.

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010