Eduki publikatzailea
Atzealdea

ZHH TREBA

Twitter

GURASO ETA GAZTEEI ZUZENDUTAKO HITZALDIAK ESKAINIKO DITU ZARAUTZ HERRI HEZITZAILEA TALDEAK

2023/01/19

Zarautz Herri Hezitzailea taldeak hainbat hitzaldi antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Hitzaldi hauen helburua guraso eta gazteak trebatzea da gai desberdinen inguruan.

Zarautz Herri Hezitzailea taldea, Zarauzko udaleko lan talde bat da eta azken 5 urteetan elkarlanean dihardu hainbat hausnarketa eta egitasmo ezberdinak landuz. Lantalde honetan, udaleko hainbat politikari eta arlo ezberdinetako teknikariak, Berritzegunea, haur eta nerabe arloan eskaintzen diren Ludoteka eta Gaztelekuko arduradunak eta Bakeola-EDE Fundazioko lantaldeko kideak daude.

Lan talde honek, gai ezberdinak jorratu ditu azken urteetan, hala nola, bullyng-a, erraminta digitalen erabilera eta jokoa. Irune Urbieta (EAJ-PNV) Hezkuntza eta Gaztedia zinegotziak azaldu duenez, “iaz, Gaztematikaren eskutik, formazioan sakontzen jarraitu genuen eta aurten bide beretik gatoz. Hortaz, Gaztematikaren eskaintzatik 2 ekimen mota ezberdin aukeratu eta bideratu nahi ditugu. Batzuk, gurasoei eta hezitzaileei zuzendutakoak, eta besteak, gazteei zuzendutakoak”.

Hitzaldi hauek TREBA ekimenaren baitan kokatzen dira. Alde batetik, TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren eta Zarautz Herri Hezitzailearekin lankidetzan egingo den, gurasoei zuzenduriko eskaintza bat da. Gurasotasun positiboan oinarritutako eskaintza pedagogikoa eta, bestetik, TREBA Gazteak, gazte eta nerabeei zuzendutakoa.

TREBA GURASOAK

3 ekitaldi biltzen ditu guraso eta hezitzaileei zuzenduriko ekimen honek. Hirurak Etxezabala bilera aretoan gauzatuko dira, 18:00etatik aurrera, euskaraz izango dira eta aurrez izena eman beharko da.

•    OTSAILAK 1 - Seme-alaben autoestimua elikatzen.
o    Hitzaldia, Nerea Mendizabalen eskutik.
o    Izen-ematea urtarrilaren 26a bitartean, google forms bidez.
o    18:00-19:30.

•    OTSAILAK 8. eta 15 - Zer egin dezakegu gure haur eta nerabeek sexualitate aske eta osasuntsua izan dezaten?
o    Tailerra, Eider Goibururen eskutik
o    Izen-ematea: otsailaren 2a bitartean -> https://labur.eus/QWyDb
o    18:00-20:00.

 

•    APIRILAK 19 - Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean.
o    Hitzaldia, Leyre Canoren eskutik
o    Izen-ematea: apirilaren 13a bitartean, google forms bidez
o    18:00-19:30.

TREBA GAZTEAK

TREBA Gazteak 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko tailerrak dira. Hauentzako erakargarriak izango diren bi ekintza antolatuko dira ekimen honen baitan.

•    OTSAILAK 22 - Argazkilaritza: Ispilua (16-22 urte bitartekoentzat)
o    Trebatzailea: Ido photography
o    Izen-ematea: otsailaren 16a bitartean google forms bidez
o    17:30-19:30 bitartean
o    Gaztelekuan

•    MARTXOAK 21 - Autonomiarako etxeko ekonomia (18-30 urte bitartekoentzat)
o    Trebatzailea: Kontsumobide
o    Izen-ematea: martxoaren 16a bitartean, google forms bidez
o    18:30-20:30.
o    Etxezabalako bilera aretoan.

Lehenengo hitzaldian izena emateko esteka: https://labur.eus/DXjC8

 


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010