Eduki publikatzailea
Atzealdea ZHAPO aldaketa ostatu turistikoak
OSTATU TURISTIKOEN ERABILERA ARAUTZEKO ZHAPO-AREN ALDAKETA JENDAURREAN JARRI DU UDALAK


2026/06/25
Zarauzko Udalak Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa puntual bat jarri du martxan, herriko ostatu turistikoen erregulazioa egokitzeko. Aldaketa honen helburu nagusia da turismo-ostatuko jarduerak arautzea eta zenbait murrizketa ezartzea, turismo-garapena eta bertako biztanleen bizi-kalitatea eta etxebizitza-premia bateragarri egiteko.
Honela, Zarauzko Udalak ZHAPOaren aldaketa proposamen hau jendaurrean jarri du, herritarrek eta interesa duen orok ekarpenak egiteko. Ekarpenak egiteko azken eguna datorren uztailaren 9a izango da eta erregistro elektroniko bitartez edota hirigintza@zarautz.eus helbide elektronikoan egin ahal izango dira proposamenak.
Aldaketa honen inguruko dokumentazio osagarria Zarauzko Udaleko ‘Parte Hartu’ atalean aurki daiteke.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
