Eduki publikatzailea
Atzealdea ZAS! Eguna Zarautz
ZAS! EGUNA OSPATUKO DA OSTIRAL HONETAN ZARAUTZEN


2024/02/13
Zas! immigrazioaren aurkako zurrumurruak desegiteko sarea da. Sare honen lana ezagutarazteko eta zurrumurru horiei aurre egiten jarraitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Zarauzko Udalak hainbat ekimen antolatu dituzte Zarautzen ostiral honetan, otsailaren 16an.
Sanz Enea kultur etxeko liburutegian haurrentzat ipuin kontalaria izango da eta Gaztelekuan zurrumurruei buruzko ihes-jokoa nerabeentzat.
Ekitaldi nagusia Modelo Aretoan izango da 19:00etan. Bertan, Jon Maia bertsolari eta idazleak “Atzoko eta Gaurko Migrazioak” solasaldia eskainiko du. Maiarekin batera, Zarauzko bertso eskolako ikasleak izango ditugu bertsotan eta hainbat migratzaileen bizipenak entzun ahal izango ditugu. Virginia Imaz Clownak emango dio bukaera saioari bere “Clownclusiones” bakarrizketarekin.
Sarrera doakoa izango da. Emanaldia euskaraz izango da eta, behar duenarentzat, gaztelaniara itzulpena izango da aretoan bertan.
Deskargatzeko
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010