Eduki publikatzailea

Atzealdea Zarauztik Mundura 2022

Twitter

AURTENGO ZARAUZTIK MUNDURA EKIMENAK HERRIKO GASTRONOMIAREN ANIZTASUNA IZANGO DU ARDATZ

2022/05/19

Duela 14 urte ospatu zen lehenengo aldiz Zarauztik Mundura ekimena eta, aurtengoan, hemen da berriro Zarauzko kultura aniztasuna erakutsi eta goraipatzeko festa hau. “Nahiz eta urte hauetan gauza asko aldatu diren arren, bai Zarautzen eta bai munduan ere, gure herriak ez dio munduko hamaika bazterretatik iritsitako pertsonen abegi-herria izateari utzi”, adierazi du Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) immigrazio zinegotziak. “Immigrazioak Zarautzera ekarri duen aniztasun hau herriko tabernetako sukaldeetan ere ikus daiteke, izan ere, sukaldeetan lanean aritzen diren asko eta asko kanpotik iritsitako bizilagun berriak dira”.

Aurten, Zarautzik Mundura herriko tabernetara eraman nahi izan dugu, aniztasun hori erakutsi eta ostalaritzako langile horiek gure gizarteari egiten dioten ekarpena eskertzeko. Maiatzaren 27tik ekainaren 6ra, Zarauzko 10 tabernetan jatorri desberdinetako pintxoak egongo dira eskuragarri, zarauztarrek munduko beste tokietako gastronomiaren erakusgarri diren errezetak ezagutzeko.

Ondorengo taberna hauek dira Zarauztik Mundura ekimenean parte hartuko dutenak:

•    Altzola – Txerri txiki zoroa bandido saltxarekin (Nikaragua)
•    Argiñano – Mashluk (Errusia)
•    Euskalduna – Ahate Pibila panutxoan (Mexiko)
•    Geltoki – Pistilla (Marruekos)
•    Itxas-Lur – Patakon betea (Kolonbia)
•    Napar Berri – Atun zebitxea (Ekuador)
•    Naparrak – Txahal tripakiak, Verako piperrautsarekin (Extremadura)
•    Salegi – Yucachan (Nikaragua)
•    Tivoli – Entxilada (Nikaragua)
•    Toki-Ona – Haragizko enpanada kriolloak (Argentina)
•    Txikipolit – Txapin taloa (Guatemala)

Ohar honetan atxikirik aurki daiteke pintxo bakoitzaren inguruko informazio zehatza.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010