Eduki publikatzailea
Atzealdea Zarauztik Mundura 2023
MAIATZAREN 13TIK 21ERA MUNDUKO ZAPOREAK DASTATZEKO AUKERA IZANGO DA ZARAUZTIK MUNDURA EKIMENEAN


2023/05/08
Maiatzaren 13tik 21era ospatuko da Zarauztik Mundura ekimena. Aurtengoa, ekitaldi honen 15. edizioa izango da (2008an egin zen lehenengoz) eta, beste behin, Zarautzen daukan jatorri eta kultura aniztasunaren adierazgarri izango da. Gastronomia kultura espresio garrantzitsua da Zarautzen, baina honakoa ez da ekimen gastronomiko bat, gastronomia aitzakia baino ez da herriko kultur aniztasunari gorazarre egiteko eta herri honetako motor ekonomiko ezinbestekoa den ostalaritzari immigrazioak egiten dion ekarpena aitortzeko.
Guztira 12 tabernak eta jatetxek hartuko dute parte ekimenean eta, joan den urtean egin zen bezala, bakoitzak, sukaldari lanetan izango den jatorri desberdineko zarauztarrek euren herrialdetako erakusgarri diren pintxoak eskainiko dituzte.
Honez gain, maiatzaren 13an, larunbatean, herriko kaleetako giroa alaituko duten batukada afrikarra (goizean) eta Bolibiako dantzak (arratsaldean) izango ditugu.
Hauek dira 2023ko Zarauztik Mundura ekimenean parte hartuko duten tabernak eta bakoitzak eskainiko duen pintxoaren jatorria:
Altzola - Nikaragua
Argiñano - Peru
Euromar - Paraguai
Euskalduna - Ekuador
Geltoki - Maroko
Iruña - Argentina
Itsas-lur - Kolonbia
Izaro - Argentina
Lapotx - Argentina
Napar berri - Nikaragua
Txaltxa - Guatemala
Txiki-polit - Guatemala
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010