Eduki publikatzailea
Atzealdea Zarauzko Lorategiak bigarren edizioa
UDALAK ZARAUZKO LORATEGIEN HISTORIAREN INGURUKO LIBURURAREN BIGARREN EDIZIOA KALERATU DU


2025/12/09
Zarauzko Udalak herriko lorategien historiari buruzko liburu bat argitaratu zuen 2023ko martxoan, eskuliburu gisa. Liburu honetan, Xabier Alberdi historialari zarauztarrak Zarauzko lorategi historikoak identifikatzeko, aurkitzeko eta haien jatorria eta bilakaera ezagutzeko gida egin zuen.
Orain, Udalak, Ingurumen Sailaren bitartez, argitalpen honen bigarren edizio bat kaleratu du, 1915eko plano batekin eta joan den mende hasierako lorategi eta jauregiak kokatzeko gida txiki batekin batera.
Bigarren edizio honen nobedadeen berri emateko, Xabier Alberdik hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, abenduak 10, 11:00etan, Modelo Aretoan. Sarrera librea izango da eta, aurkezpenaren ondoren, planoaren eta liburuaren aleak doan eskuratu ahal izango dira.
Inaxio Illarramendi (PSE-EE) Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, "gure ondare historikoa zaintzeko eta hiriko berdeguneak zaintzeko modurik onena gure iragana eta oraina ulertzea da, eta horretarako ezinbestekoa da informazio zientifikoa eta egiaztatua zabaltzea".
"Xabier Alberdi bezalako historialari baten laguntza izatea aukera ezin hobea da guretzat, eta interesa duten pertsona guztiak gonbidatzen ditut asteazken honetako aurkezpenera".

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
