Eduki publikatzailea

Atzealdea Zarauzko Balea liburuxka

Twitter

'ZARAUZKO BALEA' LIBURUXKA ARGITARATU DU ZARAUZKO UDALAK

2024/02/28

Zarauzko Udaleko  Kultura departamentuak eta Liburutegiak urteak daramatzate Zarauzko istorio txikiak plazaratu eta irakurzaletasuna bultzatzeko ahaleginetan.  Oraingo honetan, “Zarauzko Balea” liburuxka argitaratu dute, izan ere, otsail honetan 146 urte pasa dira Kantauri Itsasoan arpoiez azken balea hil zenetik.

Kasu honetan, 1878ko baleari buruzko bertsoak ekarri dira plazara, Antonio Zavalak berreskuratu eta bere “Arrantzaleen bizitza” liburuan argitaratutakoak. Bertso horiek aitzakiatzat harturik, horiei buruzko zeresanak eta gertakarien nondik norakoak argitzen ditu, iturri ofizialetatik abiatuta. Xabier Alberdi historialariak argibideak eta ekarpenak egingo dizkio testu horri bere hitzaurrean eta oharretan.

Liburuxka honetan erreferentzia egiten zaion balea, 1878ko otsailaren 11n ehizatu zen eta, egun oraindik, zarauztar eta getariarren arteko lagunarteko eztabaiden iturri da gertakaria.
Guztira, liburuxkaren 1.000 ale argitaratu dira eta Sanz Eneako liburutegian eskuratu ahal izango dira doan ostegunetik aurrera. 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010