Eduki publikatzailea

Zarauzko 31 entitate euskaraz lan egiteko aukerak sortzen

Twitter

ZARAUZKO 31 ENTITATE EUSKARAZ LAN EGITEKO ETA BIZITZEKO AUKERAK SORTZEN

2020/12/09

Zarauzko Udalak urtero egin ohi du Zarautzen Bai Euskarari Ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, baina aurten, COVID-19ak eraginda, ez da ekitaldirik ospatu.

Irune Urbieta (EAJ-PNV) Euskara zinegotziaren esanetan: “Garai zail hauetan ere, Zarauzko 31 enpresa, saltoki eta entitateek euskaraz lan egiteko eta bizitzeko aukerak sortzen egiten duten lana txalotzekoa da”.

Zarautzen 31 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain dela 15 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmen honen bidez, horietako 28 babesten dira.

#GeroaElkarrekinEraikiz

“Elkar zaintzeko garaia da, komunitatea babesteko garaia. Aurrera egiteko eta babesteko beharrezkoa dugu elkarrekin egotea, elkarrekin lan egitea, elkar zaintzea eta elkarrekin saretzea, #GeroaElkarrekinEraikiz izango baitu euskarak presentzia handiagoa” esan du Urbietak.

Zarauzko Euskararen Mapa

  1. Andere Produktu Profesionalak - Zerbitzua euskaraz
               
  2. Asti Pinturak - Euskararen bidean
               
  3. BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak - Zerbitzua euskaraz
               
  4. Blasenea Mintegi Ekologikoak - Zerbitzua euskaraz
               
  5. Borda Ardoak - Zerbitzua euskaraz
               
  6. Chapucetti Diseinuak - Zerbitzua euskaraz
               
  7. Eguzki Taberna - Zerbitzua euskaraz
               
  8. Ekia pentsioa - Zerbitzua euskaraz
               
  9. EKOLIO Olio Birziklapena  - Zerbitzua euskaraz
               
  10. Etxabe Confort   - Euskararen bidean
               
  11. Euskadiko Halterofilia Elkargoa -    Zerbitzua euskaraz
               
  12. Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L.  - Zerbitzua euskaraz
     
  13. Hotel Restaurante Argiñano -    Euskararen bidean   
     
  14. Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L.  - Euskararen bidean
               
  15. Iruretagoiena Harategia - Kukulu -    Zerbitzua euskaraz
     
  16. Laguntasuna S.Coop.  - Euskararen bidean
               
  17. Laia Janari Denda  - Zerbitzua euskaraz
               
  18. Lizardi lanerako arropa-denda   - Zerbitzua euskaraz
               
  19. LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa  - Zerbitzua euskaraz
               
  20. Martiarena zapategia  - Zerbitzua euskaraz
               
  21. Mendizabal Kinkila Denda  - Zerbitzua euskaraz
               
  22. Orizar Burdindegia S.L  - Euskararen bidean
     
  23. Oteitza Lizeo Politeknikoa  - Zerbitzua eta lana euskaraz     
     
  24. Salbatore Mitxelena Ikastola   - Zerbitzua euskaraz
     
  25. Solozabal Autoeskola - Zarautz  - Zerbitzua euskaraz
               
  26. Talai Berri Txakolindegia  - Zerbitzua euskaraz
               
  27. Tropela Informatika eta Euskara Elkartea  - Zerbitzua eta lana euskaraz
     
  28. Ulacia bidaiak S.L. -    Euskararen bidean
               
  29. Zarauzko AEK euskaltegia   - Zerbitzua eta lana euskaraz
               
  30. Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Zarautz  - Zerbitzua euskaraz
               
  31. KSB Itur Spain S.A.  - Euskararen bidean
               

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010