Eduki publikatzailea
Atzealdea Zarautzen bizi prozesua
“ZARAUTZEN BIZI” HAUSNARKETA PARTEKATUA ABIATUKO DU UDALAK


2025/05/08
Zarauzko Udalak, etxebizitzaren eta behe solairuetako lokalen inguruko datuak biltzen dituen “Zarauzko etxebizitzaren egoerari eta etxebizitza eta apartamentu turistikoen eraginari buruzko azterlana” aurkeztu zuen 2024an. Azterlana aurkeztearekin batera, datu horietan oinarrituta, hausnarketa partekatu bat martxan jartzeko asmoa iragarri zuen Garbiñe Oiarbide (EAJ-PNV) Hirigintza zinegotziak.
Horixe da Udala martxan jartzera doan “Zarautzen bizi” hausnarketa partekatua eta helburu du, “Udalak hartu beharreko hainbat erabakien inguruan eragile desberdinekin eta herritarrekin hausnarketa partekatzea, iritzi eta behar desberdinak ezagutzea eta interes desberdinak dituztenek elkarri entzunez oreka bilatzea” adierazi du Hirigintza zinegotziak.
Prozesu honi hasiera emateko, datorren asteartean, maiatzaren 13an, 18:00etatik 20:00etara, gogoeta partekatu honen aurkezpen saioa gauzatuko da Santa Klara komentuan. Lehen saio hori irekia izango da eta ez da beharrezkoa izango izena ematea bertan parte hartzeko.
Ondoren, 3 lan-saio egingo dira. Saio horiek ere irekiak izango dira, baina aldez aurretik izena ematea eskatuko da, kokalekua aforoaren arabera ezarriko baita. Izen ematea online egin daiteke, udal webguneko “parte hartu” atalean, edo aurrez aurre Kale Nagusian dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ). Lan-saio horiek maiatzaren 20an, maiatzaren 27an eta ekainaren 3an egingo dira (18:00etatik 20:00etara).
Azkenik, prozesuaren ondorioak azaltzeko beste saio ireki bat egingo da ekainaren 17an, Santa Klara komentuan, 18:00etatik 20:00etara.
Prozesuan, besteak beste, honako gai hauek landuko dira:
• Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza.
• Udal etxebizitza tasatuen ordenantza.
• Etxebizitza eta logela turistikoen erregulazioa.
• Apartamentu turistikoen erregulazioa.
• Kaleen izaera eta horri lotutako merkataritzaren sustapena.
• Etxebizitza parkean egin daitezkeen eskuhartzeak.
Hausnarketa prozesu honen inguruko informazioa udal webguneko “Parte hartu” atalean egongo da eskuragarri.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010