Eduki publikatzailea

Atzealdea Zarautz Mugimenduan

Twitter

ANIZTASUN FUNTZIONALA DUTEN GAZTEENTZAT AISIALDI ZERBITZUA ESKAINIKO DU UDALAK

2023/12/04

Beste urte batez, Udalak eta Batera Aske Koop. Elkarteak martxan jarriko dute Zarautz Mugimenduan ekimena. Honen baitan, aniztasun funtzionala duten gazteentzat aisialdi eta hezkuntza espazio seguru eta kalitatezkoa eskaintzen da, ondo pasatu eta gizarteratze aldera.

Ekimen honek inklusiozko prozesuak ditu oinarri, pertsonalizatua eta eraginkorra izan dadin partaide guztientzat.

Aurten, berrikuntza moduan, bi talde sortuko dira; bata, 12-16 bitarteko nerabeentzat, eta bestea, 16 urtetik gorako nerabe/gazteentzat. Saioak GAZTELEKUAN izango dira eta egutegia eta ordutegia moldagarriak izango dira, izena ematen duten partaideen aukeren araberakoak.

Hemen duzue izena emateko esteka:

https://forms.gle/SFa5x6SkygfXEzBG8

Abenduaren 15ean aurkezpen saio bat egingo da partaide zein familientzat, Gaztelekuko ikuskizun aretoan, 17:00etatik 18:00etara.

Informazio gehiago nahi izatekotan deitu zenbaki honetara: 680155746 / 943005122; edota idatzi ondorengo helbidera: gazteria@zarautz.eus / asociacionbash@gmail.com.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010