Eduki publikatzailea
Atzealdea Zarautz Modan 2021 izen ematea
2021EKO "ZARAUTZ MODAN" DESFILEAN PARTE HARTZEKO EPEA IREKITA DENDENTZAT


2021/07/08
Udalak, Murkil-ekin elkarlanean, desfile bat antolatzeko asmoa duela jakinarazten dizuegu, horretarako "Gipuzkoa de Moda"-ren laguntza edukiko du.
Eguna: abuztuak 7
Ordua: 19.00
Tokia: Torreoia
Ekitaldiaren kostua Udalak eta Murkilek hartuko dute bere gain, Eusko Jaurlaritzaren laguntza bati esker.
Oraingo honetan publikoen edukiera oso mugatua izango da, COVID19ak eragindako pandemia eta egingo den espazioa kontuan hartuz.
Parte hartu nahi duten dendek mezu elektroniko bat bidali beharko dute gatc@zarautz.eus helbidera, dendaren izena, helbidea, telefonoa eta sektorea adieraziz, uztailaren 12ko 12:00ak baino lehen.
Izena emandako dendek ezarritako gehiengoa (18) gaindituko balute, antolakuntzak erabakiko du zeinek parte hartuko dute, saltoki horien aniztasuna eta beste kanpaina batzuetako parte hartzea kontuan hartuta
Aurreratu nahi dizuegu, beste urte batzuetan ez bezala, ekitaldia ez dela telebistaz emango, baina sare sozialen bitartez jarraitu ahal izango da.
Zalantzarik izanez gero, egin kontsulta emandako helbide elektronikoan.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
