Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zarautz Harrera Herria, Denon Herria

Twitter

ZARAUTZ, HARRERA HERRIA, DENON HERRIA

2021/11/18

Zarautz, harrera herria da kanpotik datozen pertsona askorentzat. Migrazio horiek gure herria osatu eta aberastu egin dute. Hau aldarrikatzeko, Gizarte Zerbitzuetako Immigrazio zerbitzuak hainbat ekitaldi antolatu ditu Zarauzko Gobernuz Kanpoko Erakundeen koordinadorarekin elkarlanean.

“Azken urte eta erdi honetan, kultura aniztasunaren arlotik jatorri ezberdineko eta zarauztarren arteko bizikidetza sustatzeko antolatzen ditugun jarduera batzuk bertan behera utzi ber izan ditugu, hala nola, Zarauztik Mundura edota Bertakoak” adierazi du Iratxe Zorrozua (EAJ-PNV) Immigrazio zinegotziak. “Horregatik, urtea amaitu aurretik, sentsibilizaziorako jarduera hauek aurkeztu nahi dugu, Zarautz harrera herria dela aldarrikatzeko”.

EGITARAUA:

-    Aztarnak dantza ikuskizuna (BERTAN BEHERA COVID-ARENGATIK, AURRERAGO EGINGO DA): Baobab konpainia naparraren eskutik, ikuskizun honek musika, ahotsa eta dantza batzen ditu, melodikoaren eta erritmikoaren artean musikalki bidaiatuz. Gizon eta emakumeen ahotsek eta dantzek bat egiten dute sustraietara doan bidaian barneratzeko. Maitagarria eta epaiketarik gabeko begiradaren indarra sentituko dugu; baita komunitate baten parte sentitzeak duen magia ere. Kitarrak, korak, tamak, ahotsek, balafoiak, dembeak eta dundunek bidaia eder batean lagunduko gaituzte; denok protagonistak izango garen eta momentu berezien beteta dagoen bidaia.

-    “Aita Mari” dokumentalaren aurre-estrenaldia (abenduak 2, Modelo Aretoa): Madril, Bartzelona, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Iruña bezalako hirietan estreinatuko da abenduaren 3an, eta Zarautzen ikusgai izango da, abenduaren 2an egingo den aurre-estreinaldian. Dokumental honetan Salvamento Maritimo Humanitario Zarauzko GKEak egiten duen aparteko lana ikusiko dugu, mediterraneoan barrena bizitzak salbatuz, alegia, migrazioen iturrien zati bat azaltzen duena.

-    Migraciones y Cambio Climático hitzaldia (abenduak 14, Modelo Aretoa): Zarautz On-ekin elkarlanean, Miguel Pajares Biologian lizentziatua eta Antropologian doktorea ekarriko dugu. Mundu mailako migrazio kontuetan etorkizuneko joerak zeintzuk izango diren azalduko dizkigu.

-    “Vidas Menores” dokumentala (abenduak 16, Modelo Aretoa): Azken bi hamarkadetan, milaka adingabe marokoarrek Europara emigratu dute modu irregular batean, senitartekoak ondoan ez dituztela. Filma honek mutil talde baten ibilbideari jarraitzen dio urtebete baino gehiagoz, Marokon hasi eta Europako iparralderaino, bidaia horren esanahia eta mutilen eta haien familien bizitzetan duen inpaktua aztertzeko. Erretratu humano eta humanista honek, adingabeetan soilik oinarrituak, aurreiritzietatik harago begiratu eta hausnartzea proposatzen dio ikusleari.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010