Eduki publikatzailea
Atzealdea

Zarautz FITUR 2023

Twitter

TURISMO JASANGARRIAREN ETA FAMILIA TURISMOAREN ALDEKO APUSTUA AURKEZTU DU ZARAUTZEK FITURREN

2023/01/18

FITUR Nazioarteko Turismo Azokak munduko helmuga nagusiak bilduko ditu egunotan Madrilen, IFEMA erakustazokan, urtarrilaren 18tik 23ra. Aurten ere, Zarautz Euskadiko erakustokian izango da eta, Xabier Txurruka alkatearen, Ixidor Larrañaga Turismo zinegotziaren eta Esther Facchin Turismo Bulegoko zuzendariaren eskutik, Zarautzek bere potentzial osoa aurkeztuko du familia turismo jasangarriko helmuga gisa.

“Urteak daramatzagu eredu turistiko alternatibo baten alde lanean, ahaleginak publiko familiarragoa erakartzera bideratzen”, azaldu du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Turismo Bulegoak Turismo Etikoaren eta Familia Turismoaren zigiluak jaso ditu azken urteotan, Zarauzko Udalak eta zerbitzuen sektoreak ildo horretan egindako lana aintzatetsiz”.

Estrategia hori Zarautz 2030 Plan Estrategikoaren ekintzen barruan kokatzen da. Plan horrek turismo-eredu jasangarri baterantz bideratzen ditu Turismo Bulegoaren ahaleginak, gure hiriko ondare- eta kultura-elementu nagusiak indartuko dituena, bai eta euskara erreferentziazko identitate-elementu gisa balioestea ere.

“Gure eskaintzaren zutabe nagusietako bat gure ondare materiala eta ez-materiala zaintzea eta sustatzea da. Kultura, euskara eta gure ohiturak dira gure proposamenaren oinarri nagusietako batzuk”, azpimarratu du Txurrukak.


Web edukia bistaratu

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010