Eduki publikatzailea

Zalai Ondo hoditeria berritu

Twitter

ZELAI ONDOKO SANEAMENDU HODIAK BERRITZEKO LANAK HASI DITU GIPUZKOAKO URAKEK

2023/09/14

Herriko saneamendu sarea mantendu eta hobetzeko lanekin jarraituz, Gipuzkoako Urakek abian jarri ditu Zelai Ondoko hainbat guneetako hoditeria berritzeko lanak.

Hain zuzen ere, Zelai Ondo kaleko 2-4 eta 6-8 eraikinei zerbitzua ematen den hoditeria konpondu eta ordezkatuko da. “Azkenaldian, gune honetako hainbat puntutan pitzadurak eta hausturak atzeman dira, honek dakartzan ondorioekin, eta, beraz, bertako saneamendu sarea berritzeko erabakia hartu da”, adierazi du Iban San Martin (EAJ-PNV) Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak. “Hoditeria konpontzeaz gain, Zarauzko beste hainbat gunetan egiten ari garen bezala, euri urak eta ur zikinak bereizten dituen sistema banatzailera egokituko da saneamendu sarearen zati hau”.

Proiektu honetan, PVC materialez egindako 142 metro inguruko hoditeriaren instalakuntza aurreikusten da, eraikin hauetatik saneamendu sarera isurtzen diren urak bilduko dituzten sare berria eraikiz eta urak modu bereizian jasoz, euri urak alde batetik eta ur zikinak bestetik.

Lanek, 5 aste inguruko iraupena izango dute eta, guztira, 78.859,79 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute. Zarauzko Udalak eta Gipuzkoako Urakek daukaten elkarlan hitzarmenaren baitan, Udalak 44.442,74 euro (BEZ barne) ordainduko ditu eta Gipuzkoako Urakek gainontzeko 34.417,05 euroak (BEZ barne).

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010