Eduki publikatzailea

Atzealdea xxxviii erakusleiho lehiaketa zarautzen

Twitter

MARTXAN DA GABONETAKO XXXVIII.ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

2020/11/20

Zarauzko Udalak, Turismo departamentuaren bitartez eta Murkil Dendari Elkartearen laguntzarekin, establezimendu komertzialei zuzendutako erakusleiho lehiaketa antolatzen du urtero: “Herriko merkataritza bultzatu behar dugu, inoiz baino gehiago. COVID-19ak sortutako pandemiaren ostean, sektore honek kalte handia jasan du. Aurtengo gabonak desberdinak izango direla argi daukagu. Horregatik, Zarauzko herriari kolorea ematen dion lehiaketa honi garrantzi handia ematen diogu. Gabonetan ere herritarrak eta bisitariak erosketak bertan egitera gonbidatzen ditugu”, azpimarratu du Ixidor Larrañaga (EAJ-PNV) Turismo zinegotziak.

Lehiaketan parte hartu nahi duten establezimenduek Zarauzko Turismo Bulegoan eman beharko dute izena abenduaren 7a baino lehen, 943830990 telefono zenbakira deituz. Izena eman ondoren, erakusleihoan jarri behar den txartelaren bila joan beharko dira Turismo Bulegora ere. Hala, abenduaren 7tik urtarrilaren 6a bitartean apainduta mantendu beharko dituzte euren erakusleihoak. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 16an jakinaraziko da.

Lehiaketako oinarriei dagokionez, epaimahaiak sariak ematerako garaian ondoko irizpideak izango ditu kontuan: erakustokiaren aurkezpena, salgai diren artikuluen erakusketa erakargarria eta, azkenik, apainketaren originaltasuna, Gabon garaia dela kontuan izanik. Erakusleiho onenari trofeoa eta 600 euroko saria emango zaio eta, era berean, Murkil Dendarien Elkarteak beste erakusleiho bat sarituko du 300 eurorekin. Honez gain, epaimahaiak aipamen bereziak emateko aukera izango du.

Informazio gehiagorako eta lehiaketaren oinarri-arauen inguruan gehiago jakiteko: Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia 30) edo 943 83 09 90 telefono zenbakian.

Deskargatzeko

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010