Eduki publikatzailea

Atzealdea XXXIX.Erakusleiho Lehiaketa

Twitter

CERRAJERIA FRANCESENAK IRABAZI DU XXXIX.ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

2021/12/17

Urtero bezala, Gabonak iristearekin batera, Zarauzko Udaleko Turismo Bulegoak, MURKIL Zarauzko Dendarien Elkartearekin elkarlanean, Erakusleiho Lehiaketa jarri du martxan. Guztira, 20 establezimenduk hartu dute parte XXXIX.edizioan: Josune Moda, Unai Garrastazu, Soinean, Cerrajería Francesena, Faylinn, Kaioa, Ganbara, Laspiur, Transit, Fatima Cazalis, Segurola Iturgintza, Óptica Zarautz, Óptica Olaizola, Jade, Javier Lucas, Orizar burdindegia, Laia janaridenda, Andere, Ximiko jostailu denda eta Xarmanta Jostundegia.
 
Gaur eman dira jakitera irabazleen izenak eta sari banaketa ekitaldian, Xabier Txurruka (EAJ-PNV) Alkateak hitz batzuk eskaini dizkie parte hartzaileei eta zarauztarrei: “Urtero bezala, establezimenduei eskerrak eman nahi dizkiet euren erakusleihoak apaintzen egiten duten lan ederragatik. Baina, aurten bereziki, zarauztarrei mezu bat helarazi nahi diet: eros ditzagun opariak herriko dendetan, kontsumitu dezagun Zarautzen”.
 
Ondoren, sari banaketa burutu da:
 
- Aipamen berezia (Facebook-eko saria): JAVIER LUCAS.
Saria, Asun Fernandez-Campinunek, Murkil elkarteko presidenteak eman dio.
 
- Bigarren saria (Murkil Dendarien Elkarteko saria): ÓPTICA ZARAUTZ.
300 euroko saria Asun Fernandez-Campinunek, Murkil elkarteko presidenteak eman dio.
 
- Lehen saria: CERRAJERÍA FRANCESENA.
600 euroko saria eta oroigarria, Xabier Txurruka Alkateak eta Ixidor Larrañaga Turismo eta Merkataritza zinegotziak eman dute.
 

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010