Eduki publikatzailea
Atzealdea XLIII Erakusleiho lehiaketa sari banaketa
TRANSIT DA AURTENGO GABONETAKO ERAKUSLEIHO LEHIAKETAKO GARAILEA


2025/12/17
Gabonak gainean ditugun honetan, urtero bezala, Zarauzko Gabonetako Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa egin da gaur eguerdian udaletxeko Pleno Aretoan. Aurten, lehiaketa honen XLIII. edizioa ospatu da eta 15 establezimendu izan dira Gabon hauetan euren erakusleihoa apaintzeko erabakia hartu dutenak.
Aurtengo epaimahaiko kideak Xabier Txurruka (Turismo zinegotzia), Monika Gutierrez (Artezaleakeko ordezkaria), Jesus Sanz (Murkil elkarteko presidentea) eta Javier Lucas (iazko edizioko garailea) izan dira.
Hiru sari banatu dira eta hauek izan dira aurtengo irabazleak:
- Lehenengo saria (800€ eta garaikurra):
TRANSIT
- Bigarren saria (500 €):
GARMEN
- Hirugarren saria (300 €):
HAREA ORGANIC
Aurten, joan den urtean egin zen moduan, Murkil Dendarien Elkartean 100 €-ko 5 erosketa-txeke zozkatu ditu partehartzaile guztien artean eta, elkarteko kide diren heinean, lehenengo eta bigarren sarituei 100 €-ko erosketa-txeke gehigarri bat ere jasoko dute.
Parte hartu duten establezimenduak: FRANCESENA SERRAILADENDA, NERE ERREKA, OCCIDENT ASEGURUAK, UNAI GARRASTAZU OPTIKA ETA AUDIOLOGÍA, OPTIKA ZARAUTZ, TRANSIT, MARIA SUINAGA ILEAPAINDEGIA, LARRUBE ZAPATADENDA, SAYALERO, HAREA ORGANIC, IBAITA, GARMEN, QUEENS ILEAPAINDEGIA, OLAIZOLA OPTIKA eta ARQAWA.
Lehen saria - TRANSIT

Bigarren saria - GARMEN

Hirugarren saria - HAREA ORGANIC

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
