Eduki publikatzailea

Vista Alegreko lokalak

Vista Alegreko lokalak

Kontaktua

Helbidea: Allemendi, 1

Telefonoa: 943 00 51 20 (Sanz-Enea - Kultura Departamentua)

E-mail: kultura@zarautz.eus

Informazioa

Vista Alegreko haurtzaindegiaren antzinako eraikina. Elkarte eta herritarren erabilerarako udal espazioen adibide nabarmena. Eraikina auzo elkarteak, Trikitixa elkarteak eta musika entsegurako taldeak erabiltzen dute gehienbat.

Herriko musika-taldeei lokalen lagapena prekarioz egiten zaie,eta prekariozko izaera duen aldetik, Udalak edozein unetan baliogabetu ahal izango du lagapena, kalte-ordainik gabe, hilabete lehenagotik interesdunari errekerimendua eginda.

Lagatako lokalak gainerako musika-taldeekin partekatzen dira, eta Zarauzko Udalak bere gain hartzen ditu ur eta argindarraren gastuak.

Elkarteek lokala erabiltzerakoan arretaz jokatu behar dute, bai gainerako lagapen-hartzaileak, bai eraikinean bertan dauden beste lokalen edo lagatako lokalaren inguruko etxebizitzen jabeak edo erabiltzaileak ez kaltetzeko, arriskuan ez jartzeko eta haiei trabarik ez sortzeko.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010