Eduki publikatzailea
Atzealdea Vista Alegreko kirol parkea
PLASTIKO BIRZIKLATUAREKIN EGINIKO KIROL PARKEA, VISTA ALEGREN


2020/10/29
Zarauzko Udalak Vista Alegren kokatu duen kirol instalazioa aurkeztu du Gloria Vazquezek (PSE-EE) Ingurugiro zinegotziak. Berarekin batera Iñigo Isasti (Jolas enpresako proiektuen zuzendaria) egon da.
Vazquezen hitzetan: "Eraztun berde urdinaren proiektuaren barruan, natura zaindu ezezik, osasuna zaintzea ere helburu daukagu. Eraztun berde urdinaren proiektuak hori eskaintzen digu: aire librean, naturaren erdian, kirola egiteko aukera. Vista Alegreko parke honetan horrelako instalazio bat egitea, herriarengandik urbiltasunagatik, oso aproposa da. Eta bertara etortea gonbidatzen zaituztegu".
"Espazio itxi batean kirola egitea zailagoa da garai honetan. Horren aurrean, eskaintzen dizuegu aire librean daukagun baliabide hau. Baina instalazio hau askoz gehiago da.Vista Alegreko kirol instalazio hau guztiz iraunkorra da. Zarauzko Jolas enpresak egin zuen. Bertan plastiko birziklatua erabili dute. Oso material egokia da, alde batetik, gogorra eta mantentzeko erraza. Baina bestetik eta batez ere, ekonomia zirkularra bultzatzen ari gara plastiko birziklatua erabiltzean" adierazi du Ingurumen zinegotziak.
"Prozesu honekin hondakinak murrizten ditugu eta baita ere, erabiltzen diren materia prima bera eta energia. Ekonomia ildo hontatik jarraitzea funtsezkoa da, aldaketa klimatikoari aurre egiteko" amaitu du Vazquezek.
Iñigo Isastik Zarauzko Udalari eskerrak eman dizkio "bertako enpresak bultzatzeagatik". Jolasek hainbat proiektu garatu ditu herrian zehar, beti ere ekonomia zirkularra bultzatuz. "Haurrek, plastikoa birziklatzean, parke hauek fabrikatzen laguntzen dutela ohartuko dira" adierazi du Isastik.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010