Eduki publikatzailea

Atzealdea Villa Nuria bisita gidatuak

Twitter

OSTEGUN ETA OSTIRALEAN ZARAUZKO UDALTZAINGOAREN EGOITZA BERRIA EZAGUTZEKO AUKERA IZANGO DUTE HERRITARREK

2025/05/19

Azkenik amaitu dira Villa Nuria eraikina birgaitzeko lanak eta dagoeneko Zarauzko Udaltzaingoa ezarri da Nafarroa kaleko bere egoitza berrian. Behin eguneroko martxa hartuta, eraikin berri hau zarauztarrei erakusteko unea iritsi da.

Honela, aste honetan zehar bisita gidatuak eskainiko dira Villa Nuriako eraikinera, herritarrek Zarauzko Udaltzaingoaren egoitza berria barrutik ezagutu dezaten. Ostegunean, arratsaldez, 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan izango dira bisitak eta ostiralean, aldiz, goizean izango dira, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.

Bisitetan parte hartzeko nahikoa izango da Udaltzaingoaren eraikinaren sarrerara gerturatzea. Bisitak puntualitatez hasiko dira beraz eskatzen da ordurako bertan egotea.

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010