Eduki publikatzailea
Atzealdea Vidas en Positivo
VIDAS EN POSITIVO DOKUMENTALAREN BIDEO SOLASALDIA EGINGO DA AZAROAREN 9AN MODELO ARETOAN


2022/11/04
VISHWAS eta ACASGI (HIESAren aurkako Gipuzkoako Elkartea) elkarteen arteko esperientzia trukaketaren baitan, eta ACASGIk joan den irailean Indiara egindako bisitaren ostean, egun hauetan zehar Gipuzkoan izango dira Vishwaseko zuzendari Shusma Dung Dung eta Beena Yadav taldeko emakume bat.
Aukera hau baliatuz, Fernando Verak zuzendutako ‘Vidas en Positivo’ dokumentala ikusteko saioa antolatu du Calcuta Ondoan GKEak datorren azaroaren 9an Modelo Aretoan (19:30ean). Proiekzioaren ondoren, dokumentalaren zuzendariak gidaturiko solasaldia egingo da, Shusma Dung Dung eta Beena Yadav-ekin.
Dokumental honetan, hainbat testigantzaren bidez, GIB/HIESak Indian duen gogortasunaren eta estigmaren bidaia erakusten da.
Bideo solasaldi honetarako sarrera doakoa izango da.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010