Eduki publikatzailea
Atzealdea Velasco liburuxka
UDALAK “VELASCO: ZARAUZKO ETXEA, HILERRIA ETA BURU-HEZURRAK” LIBURUXKA ARGITARATU DU


2022/07/05
Udal liburutegiak eta Zarauzko Kultura departamentuak herriko historiaren pilula berri bat argitaratu dute: Velasco. Zarauzko Etxea, hilerria eta buru-hezurrak. Aurreko argitalpenekin batera, herriko historia berreskuratu eta hedatzea da liburuxka hauen helburua.
Klima eta aristokraziaren udako mugimendu handiaren ondorioz, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, goi burgesiako eta nobleziako familia askok Zarautz aukeratu zuten euren udako egoitzak eraikitzeko. Horien artean daukagu Pedro Gonzalez de Velasco zirujau eta antropologo ospetsua. Velascok Villa Munda eraiki zuen XIX. mendearen azken herenean, udal hilerriak hartzen zituen lurren ondoan.
Velasco doktorea herritarren iruditeriara pasatu da bere alaba baltsamatuaren gorpuarekin karrozan ibiltzeagatik, eta, batez ere, Zarauzko hilerriko hilobiak profanatzeagatik. Izan ere, Parisko Gizakiaren Museoan (Musée de l’Homme), noizbait Zarauzko hilerritik lapurtutako 71 buru-hezur daude, bertako bildumen artean.
Gertakariei hauei argi pixka bat jartzeko, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Geografia eta Historia Fakultatean Kultur Antropologiako irakasle titularra den Luis Ángel Sánchez Gómezek idatzitako Entre cadáveres: una biografía apasionada del Doctor Pedro González Velasco (1815-1882) liburuaz baliatu da. Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren laguntzarekin argitaratu da ikerketa hori, eta Velasco doktorearen nondik norakoak azaltzen dizkizu. Bertako 6. kapituluan, Zarauzko gertakariei buruzko argibideak ematen ditu egileak, eta pasarte horren transkripzioa da lan hau, euskaraz zein gaztelaniaz.
Liburuxka hau doan eskuragarri dago jada Sanz Enea kultur etxean.
Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
