Eduki publikatzailea

Atzealdea VA igogailuak obren hasiera

Twitter

VISTA ALEGRE AUZOKO IRISGARRITASUNA HOBETUKO DUTEN HIRU IGOGAILU BERRIEN OBRAK HASI DIRA

2024/09/25

Aste honetan bertan hasi dira Vista Alegre auzoan eraikiko diren hiru hiri-igogailu berrien lanak. Obra honen bitartez Allemendi 3-5, Allemendi 10 eta Orkolaga 2-3 zenbakietan kokatuko dira igogailuak. Hauekin, auzotar askoren irisgarritasuna eta bizi kalitatea hobetzea lortuko da.

“Aldapetako bi igogailuak eraiki zirenean, aurrera pauso handia sumatu zuten Vista Alegreko bizilagunek”, adierazi du Xabier Txurruka (EAJ-PNV) alkateak. “Orain, hiru hiri igogailu berri hauek amaitzerakoan, auzoko irisgarritasuna hobetzeko Udalak auzotarrekin harturiko konpromisoa beteko dugu. Izan ere, 2024. urteko Udal aurrekontuetako inbertsio garrantzitsuena dugu hau”.

Lan hauek CONSTRUCCIONES MOYUA SL enpresari esleitu zaizkio lehiaketa publiko bitartez eta 1.432.472,85 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango dute. Obraren iraupenari dagokionez, Allemendi 3-5 eta Allemendi 10 zenbakietako bi igogailuen lanek 7 hilabete iraungo dute eta Orkolaga 2-3 zenbakikoek, aldiz, 9 hilabete.

Aldaketak auzoko mugikortasunean

Hiru igogailu berri hauen instalakuntza lanak afekzioa izango dute auzoan datozen hilabeteetan zehar. Obrengatik okupatuko diren aparkalekuak konpentsatzeko, aldaketak egingo dira Vista Alegreko sarrerako errepidean. Gaur egun auzoko sarrera/irteera den Urkidi kalea, jaitsierarako bakarrik erabiliko da eta, ondorioz, 19 aparkaleku sortuko dira gune horretan. Ondorioz, auzorako sarrera Barandiaran kaleko aldapatik egingo da behin-behinean.


​​​​​​​

Bilatuenak

Bilatuenak

  • Larrialdiak
    112
  • Udaltzaingoa
    943 005 115
  • Udal Informazioa
    943 005 100
    Udal Informazioa Zarauztik
    010