Eduki publikatzailea
Atzealdea V Boluntariotza Azoka
ZARAUZKO V. BOLUNTARIOTZA AZOKA IGANDEAN OSPATUKO DA MALEKOIAN


2026/05/06
Igande honetan ospatuko da Zarauzko Boluntariotza Azokaren V. edizioa. Azoka Zarauzko Malekoian kokatuko da, Galtxagorri elkartearen pareko eremuan, 11:0etatik 14:00etara. Zarauzko Udalak, Gizalde Gipuzkoako Boluntariotza Sarearekin elkarlanean, antolatzen duen ekimen honetan gizarte ekintzan lan egiten duten 17 elkarteren postuak egongo dira eta bertara gerturatzen diren pertsona guztiek elkarte hauetan burutzen duten boluntariotza lana gertutik ezagutzeko eta, nahi izanez gero, elkartearen kide egiteko aukera izango da. Hauez gain, aurten, berritasun bezala, herrian kooperazioaren arloan lan egiten duten 12 elkartek ere azokan izango dira Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren postuan.
Azoka honen aurtengo testuingurua berezia da, Nazio Batuek 2026a Boluntariotzaren eta Garapen Jasangarriaren Nazioarteko Urtea izendatu baitute.
Azokaren helburu nagusia elkarte sozialek eta boluntarioek egiten duten lana ezagutaraztea da, boluntariotzari balioa ematea eta zarauztarrengana gerturatzea.
“Boluntariotza zaintza-ekosistemaren oinarrizko zutabeetako bat da”, adierazi du Jesus Arana (EAJ-PNV) Gizarte Politiketako zinegotziak. “Gaur egun, ezin dugu ulertu komunitate ikuspegirik gabeko zaintza-eredurik. Boluntariotzak laguntzen du zaintza partekatuan oinarritutako komunitate bat eraikitzen, non besteak zaintzen ditugun eta, aldi berean, zainduak ere bagaren”.
Hauek dira aurtengo boluntariotza azokan parte hartuko duten elkarteak:
- ASEBIER
- Itxaropenaren Telefonoa
- Atzegi
- AGI
- DYA
- Bizi Bide
- Nagusilan
- Bidez Bide
- Gizalde – Sareginez
- Afagi
- Gurutze Gorria
- ASPACE
- Bihotzez
- ACABE
- ADEMGI
- Garagune
- Agadelprise
Zarauzko Solidaritate Koordinadoraren postuan parte hartuko duten kooperazio arloko elkarteak:
- Munduko Begiak
- Ibarratik Misio Taldea
- Zaporeak
- TAU Fundazioa
- Calcuta Ondoan
- ORI-ZAUTZ
- MISEVI
- ACOES
- AMS
- PROYDE-PROEGA
- Hirugarren Adina
- Salvamento Maritimo Humanitario

Iradokizunak Parte Hartu Newsletter
Bilatuenak
Bilatuenak
-
Larrialdiak112
-
Udaltzaingoa943 005 115
-
Udal Informazioa943 005 100Udal Informazioa Zarauztik010
